Borrar
Aurreko Auzoko programaren edizio bateko partehartzaileak. DV

Eskoriatza

Auzoko kultur aniztasun programan parte hartzeko epea zabalik dago jada

El Diario Vasco

eskoriatza.

Asteazkena, 8 urria 2025, 20:28

Comenta

Auzoko kultur aniztasun programa abian da beste urte batez. Auzoko herritarren topalekua da eta bertan herritar guztien hizkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta balorean jartzen da. Pertsonen arteko harremanak oinarri hartuta, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara gerturatzea du xede; hortaz, euskarara eta euskararen mundura harrera egiteko eta herriko elkarbizitza osasuntsua eraikitzeko egitasmoa da Auzoko.

Astean behin elkartzen dira egitasmoan izena-emandako pertsonak. Gaur gaurkoz 2 talde dauden Eskoriatzan, bata astearte goizetan batzen da eta bestea osategun arratsaldetan.

Asteroko saioez gain, herritarren arteko eta eragileen arteko harreman sareak sendotzeko,urtean zehar ekintza osagarria ere antolatzen dira.

Parte hartu nahi dutenek telefonoz edo whatsapp-ez (661 746 376) edo emailez (auzoko.eskoriatza@gmail.com eman dezaketa izena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Auzoko kultur aniztasun programan parte hartzeko epea zabalik dago jada

Auzoko kultur aniztasun programan parte hartzeko epea zabalik dago jada