Mendi eta abentura zinemagintzako ale onenak
Bilbao Mendi Film jaialdian parte hartu duten hiru pelikula emango dituzte ostiralean Torresoroan, 19:30etik aurrera
DV
Miércoles, 17 de febrero 2016, 11:45
Bilbao Mendi Film Festival delakoaren baitan antolatzen den Mendi Tourra, jaialdian ikusi diren ale onenak herriz herri daramatzan ekimena, Antzuolara helduko da lehen aldiz ostiral honetan, otsailak 19. Mendi eta abenturako zinemari emandako jaialdia erreferente bat da jada nazioartean. Abenduaren 11tik 20ra egin zen azken edizioan ia 50 pelikulek hartu zuten parte sail ofizialean
Antzuolak, esan bezala, lehenengoz hartuko du Mendi Tourra ostiral honetan, eta hiru lan proiektatuko dira: 'Dominica', 'High and Mighty' eta 'Jeff Lowes Metanoia'.
Antzuolako Udaletxeak eta Arrola Mendizale Elkarteak babestu dute jardunaldia, eta Bilbao Mendi Film Festivalaren eta Zineuskadiren laguntza du. Torresoroa aretoan izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrerak 6 eurotan salduko dira.
Honako hauek dira hautatutako pelikulak:
'Dominica': 2015, 8 min, JB: EU, AZP: ES, Aitor Gisasola eta Fredi Paia. Dominica eta Eli. Bi emakume, bi belaunaldi, bi istorio eta lanbide bera. Biak dira artzainak. 'Dominica', agerikoa ezkutuko bihurtzen denean, ikusezina hitzen bidez irudikatzen duen film laburra.
'High and Mighty': Laburmetraia onenari emandako saria lortu du. 2015, USA, 18 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Nick Rosen. Erortzeak lesio larriak eragin ditzakeeneko Highball bat eskalatzea ez da jende ahularentzat. Modalitate abangoardista honi zailtasun maila igotzen badiogu, kontrola zeharo galdu daiteke. Ezagutu ezazu Daniel Woods-en borroka epikoa beldurra gainditzeko eta hautatu duen 'Highball'a eskalatzeko: 'The Process'.
'Jeff Lowes Metanoia': Ikuslegoaren saria. 2014, USA, 78 min, JB: EN, AZP: EU+ES, Jim Aikman. Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin kirol honen gailurrean iritsi zenekotik hasi, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaro, eta gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. Metanoia-k, Jeff-en bide imajinaezin berriak (Eiger-eko ipar horman negu gorrian bakarka), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.