Borrar
CULTURA

Bertsoa eta ahozkotasuna ate handitik sartu dira Udako Euskal Ikastaroetan

EHU, Mintzola eta Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute ikastaro hauek bost urtetan zehar egin daitezen

FELIX IBARGUTXI

Miércoles, 16 de abril 2014, 02:58

'Bertsoa unibertsitatean' izenburuaren pean hiru ikastaro eskainiko dira Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan. Eta jarduerak ez dira hor amaituko. Ondorengo lau urteetan ere izango dira ikastaroak, Mintzolak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenari esker. Hain zuzen ere, iraupen hori azpimarratu zuten atzoko aurkezpenean hiru erakundeetatik azaldutako arduradunek.

Lehenbiziko ikastaroak 'Bertsolaritza eta ahozkotasuna hezkun-tza arautuan' du izenburu. Karlos Aizpurua, Mintzolako ikerketa alorreko arduraduna da arduraduna, eta atzoko aurkezpenean azalpen hau egin zuen: «Komunikazioaren gizartean bizi gara egun. Ezinbestekoa da esan nahi dugun hori argi eta esan indarrez adieraztea gure helburu komunikatiboak lortuko baditugu. Egungo ahozko beharrei erantzuteko bertsolaritzak zein ahozko beste generoek eskaintzen dizkiguten baliabideei erreparatu diegu. Haiek ikertu eta aurkitutako gakoak hezkuntzaren bidez belaunaldi berriei transmititzen gabiltza, gozatuz beti ere. Horien berri eman nahi genuke ikastaro honetan».

Aizpuruak gogorarazi zuen gaur egun 20.000 ikasle baino gehiago ari direla, hezkuntza aratuan, ahozkotasun eta bertsogintzari buruzko eskolak jasotzen, eta egitasmoa arriskuan dagoela Nafarroan, bertako Gobernuak diru-laguntza ukatu duelako.

Lehenengoa, luzeena

Hain zuzen ere, lehenengo ikastaro hau izango da luzeena, hiru egunekoa izango baita. Uztailaren 7an Erika Lagomak, Estibalitz Alberdi Burgoak eta Amaia Agirrek emango dituzte eskolak, hirurak ere irakasle ari direnak ikastetxeetan. Hilaren 8an, berriz, Juan Kruz Igerabide, Pello Mari Añorga eta Ainara Gurrutxaga ariko dira, bata literaturaren ikuspegitik, bestea kontaketarenetik eta Gurrutxaga antzerkiarenetik. Eta uztailaren 9an Iñaki Murua ('Bertsoa... munduan kokatzeko'), Ainhoa Agirreazaldegi ('Bertsoa... emakume izatearen kontzientzia pizteko') eta Jone Miren Hernandez ('Bertsoa... genero berdintasunaz jabetzeko') jardungo dira hizlari.

Bigarren ikastaroak 'Bertsolari-t-za eta beste sorbideak' izango du izenburu. Beñat Gaztelumendiren zuzendaritzaren pean burutuko da uztailaren 10ean. «Bertsoa sortzeko eknikak eta gakoak aplikagarri izan daitezke bestelako sorkuntzetan edo komunikazio ekintzetan, bere horretan edo egokituta. Eta alderan-tziz; beste diziplinetako sormen prozesuetako teknika eta gakoek balio dezakete bertsoak sortzeko prozesuan aplikatzeko, bere horretan edo egokituta», adierazi zuen Aizpuruak.

Maialen Lujanbiok hitzaldi hau eskainiko du: 'Bertsolaritza eta jendaurreko ikusHitzunak'. Unai Iturriagak, berriz, 'Bertsolaritza eta komikigintza', eta Andoni Egañak 'Bertsolaritza eta hedabideetako kolaborazioak'. Eta arratsaldez performancea egingo dute sorkuntza-diziplina asko erabilita bi bertsolarik (Lujanbio eta Iturriagak), bertso-jar- tzaile batek (Jon Martinek) eta musikari batek (Ixak Arrutik).

Azken ikastaroa 'Bertsolaritza eta gaurko gizartea' izango da. Arkaitz Goikoetxea izango du zuzendari eta uztailaren 11n egingo. Xabier Aierdik 'Bertsozaletasuna eta euskal gizartea' izango du gaia, eta kontuan izan behar da orain ia hamar urte EHUko irakasle honek azterketa soziologiko zabala egin zuela, Bertsozale Elkartearen eskariz. Jon Sarasuak 'Bertsolaritza, komunitatea, herrigintza'-ren gainean jardungo du, eta Miren Artetxek 'Bertsolaritzaren transmisioaren eragina hizkuntzaren normalizazioan'-i buruz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsoa eta ahozkotasuna ate handitik sartu dira Udako Euskal Ikastaroetan

Bertsoa eta ahozkotasuna ate handitik sartu dira Udako Euskal Ikastaroetan