Borrar
CULTURA

Iaz, 'Krisia'; orain bi urte, Elkartearen 25 urteak; 2011n, 'Kameleoiak'

1968an sortu zen festa hau, eta hasiera hartan banan-banan bertsolariak omentzea izan zuen helburuetako bat

F. I.

Jueves, 23 de enero 2014, 02:35

Aspalditik dator bertso-festa hau. 1968an jaio zen eta San Sebastian egunaren inguruan antolatu ohi da beti. Donostiako sansebastianen egitarauaren barruan bertso ekitaldi berezi bat antolatzea erabaki zuen KTE erakundeak (Centro de Atracción y Turismo), eta orduko txapelduna, Manuel Olaizola 'Uztapide' omendu zen. Arrakastatsua izan zenez, antolatzen jarraitzea erabaki zuen KTE-k. Bertsolari Eguna izena hartu zuen, eta handik aurrera omenaldia egin zitzaion beti bertsolariren bati. 1969an, Xalbadorri; hurrengo urtean, salbuespen-egoera zegoenez, ez zen egin; eta 1971n Manuel Lasarte izan zen omendua.

Gero, Bertsozale Elkartea sortu zenean, 1987an, sorrera beretik hartu zuen bere gain festaren antolaketa. 1991n, omenduen alorra zabaltzea erabaki zuen. Zenbait urtetan zehar, antolatzaileak, eragileak, ikerlariak eta bertso-jartzaileak izan ziren protagonista.

1995ean, Bertsolari Egunaren norabidea aldatzea erabaki zuen Bertsozale Elkarteak. Hala, omenaldien aroari amaiera eman eta beste deitura bat eman zitzaion ekitaldiari: Bertso Eguna. Urte hartan, adibidez, Udarregiren mendeurrena ospatu zuten, eta Andoni Egaña eta Zazpi Eskaleen disko aurkeztu berriek ere izan zuten protagonismoa. 1996an, berriz, Alpujarretako Troberoak, Balear uharteetako glosadoreak eta Kubako dezimista ba-tzuk agertu ziren oholtzara.

Azken urteotan, bertso-festa kontzeptualak antolatzen jardun da Elkartea. 2010ean, Jorge Oteiza eskulturgile eta pentsalariaren inguruan ardaztu zuten ekitaldia. Hurrengo urtean, 'Kameleoiak' leloaren pean, nahi izan zuten bistaratu bertsoa oso eszenatoki ezberdinetan egiten dela, eta Kursaalean pilotalekua, gaztetxea eta elkarte gastronomikoa irudikatu zituzten, besteak beste.

2012an, Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena izan zen ardatza. Eta agurreko lehenbiziko bertsoa Jon Azpillagak kantatu zuen. Iaz, berriz, 'Krisia' izan zen leloa. Era askotako krisiak hartu zituzten kantagai.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iaz, 'Krisia'; orain bi urte, Elkartearen 25 urteak; 2011n, 'Kameleoiak'