Jagoba Arrasatek badaki bertsotan
Orain dela hamahiru bat urte, sanjoanetan Markinako Amallo auzoan goizaldean egin ohi den sariketa irabazi zuen
F. I.
Viernes, 3 de enero 2014, 01:32
Realaren entrena-tzaileak, Jagoba Arrasatek, badaki zer den bertsotan egitea. Orain dela hamalau urte, Amalloko Goizaldeko Bertsolarien txapela jan-tzi zuen. Markinan izaten da sariketa hori, sanjoanetan.
'Bertsolari' aldizkariak Jagoba Arrasateri egindako elkarrizketaren bidez jakin dugu gertatutakoa. Markinako Amallo auzoan, urtero lehen mailako rocck talde bat ekar-tzen dute sasanjoanetan, eta haren saioa bukatutakoan, eskualdeko bertsolariak (edo sasi-bertsolariak, Arrasatek dioen bezala) igotzen dira oholtzara. Jagobak ez daki ziur, uste du 2000. urtean izan zela, berak 22 urte zituenean. Igo zen, jardun zuen bertsotan eta berari eman zioten txapela. Hori baino lehenago, sarri samar jarduna zen bertsotan, baina beti lagunarteko giroan.
Oholtzara igotzen diren sasi-bertsolarien artean beti izaten da bertsolari ezagunen bat. Giroa informala eta lasaia izaten da, baina beti izaten da gai-jartzailea, eta epaileak ere bai. Iñigo Gojenola, adibidez, askotan jardun da epaile, eta Iratxe Ibarra ere bai.
Amallo auzoa mendi tontor batean kokatua dago, Markina eta Berrituaren artean, ermita baten inguruan. Jagoba gustura egin zuen bertsotan: «Kartzelako ariketa egiten da, bakarkako gai bat ere jartzen dute, txapelketa baten egitura osoa du. Gustura egin nuen bertsotan. Oso sentipen onak izan nituen oholtza gainean. Badakit bertsolari askok gaizki pasatzen dutela, baina Amallon nik agertoki gainean beti hobeto pasatu dut behean entzuten baino». Eta txapela irabazi eta gero zer? Irabazlea behartuta dago hurrengo bi urteetan ere parte hartzera, eta Jagobak han jardun zuen hurrengo bi aldietan.
Bizkaiko Txapelketan ere parte hartua da. Lehen, eskualdeka egiten zen fase bat, eta Lea-Artibaiko saioetan aritu zen urte batez. Geroago, Elgoibarko futbol-taldeko entrenatzailea zelarik, jendaurrean aritu zen behin, oso egun berezian, taldea Preferentetik Hirugarren Mailara igo zenean. Bigarren entrenatzailea ere, Fernando Loiola, halako sasi-bertsolari bat zen eta, honetxek proposamena eginda, bi entrenatzaileek bertso bana kantatu zuten udaletxeko balkoitik.
Itziarren ere kantatua da. Pare bat aldiz hartu du parte Kofradixetan, abuztuan, astelehenez antolatu ohi zuten Gautxorien Bertso Txapelketan. Baina hor bertsolari onak izaten ziren tartean, hala nola Iñigo Izagirre eta Uxue Alberdi, eta txapela eskuraezina Jagobaren-tzat.