Sarriegi finalera, Unai Agirre etxera
Atzo Maulen erabakita gelditu zen finaleko taldea eta bertsolari beasaindarrak markatu du muga. Sustrai Colina nagusitu zen atzokoan, bikain jardun zuelarik, eta kartzelako lanean bertso gogoangarriak utzita
BIANDITZ IRAOLA
Domingo, 1 de diciembre 2013, 10:49
Sustrai Colinak irabazi zuen atzo Maulen jokatutako finalerdietako azken kanporaketa. Saioa ez zen txapelketako onena izan, baina bai parekatua. Bikain aritu zen kantari urruñarra, eta kartzelako lan gogoangarria egin zuen. Ikasteko bertsoak. Baina protagonista Unai Agirre izan zen, zapore gazi-gozoarekin. Aitor Sarriegirekin berdinduta geratu zen bi finalerdietako puntuak batuta, baina postuen baturak beasaindarrari eman dio txartela, eta ametsaren ateetan utzi du hernaniarra. Aitor Mendiluzeri dagokionez, ez zuen mirari handirik behar sailkatzeko, baina atzo bere maila eman ezinda ibili zen. Ariketaren batean paper bihurria tokatu zi-tzaion, gainera.
Colinaren kartzelakoarekin jo zuen goia saioak. «Nehork ez zuen espero, baina lortu egin duzu» zuten gaia. Urruñarra istorio apala osatu zuen, behin baino gehiagotan entzuna, baina maisutasun handiz. «» hasi zuen lana. Bikain borobildu zuen ondoren lana: «». Bukaera ere bikain borobildu zuen: «».
Erdiak BECera sartu-ez sartu zegoenaren lekuan jarri ziren ariketa honetan, eta entzulea hoztu zuen horrek. Agin Labururena izan zen, agian, denetan originalena. Txirrindularia zen: «».
Aurretik lan ederrik ere izan zen, ordea. Aitor Mendiluze eta Unai Agirre ederki moldatu ziren hamarreko nagusian. Zahar etxera bizitzera bezperan joandako bi adineko ziren. Lehen gaua pasata, elkarrekin gosaltzen ari ziren. Ikuspegi beltza zuen Mendiluzek, eta baikor begiratzen zion egoera berriari Agirrek. Mendiluzek «» bota zion. Agirrek «» animatu nahi izan zuen, eta laguna konbentzitzea lortu zuen: «». Bukaera bikaina eman zion hernaniarrak: «.
Hortzetako eskuila
Pilotalekuko hotza zortziko txikiak epeldu zuen lehenbizikoz. Jone Uria eta Agin Laburu elkarrekin bizi ziren, eta Uriak Laburu bere hortzetako eskuila erabiltzen harrapatu zuen. «» bota zion, eta «» erantzun zion. Uria etsiak jota zegoen, eta mehatxu egin zion: «». Horretara ez iristeko bidea erakutsi zion orduan Astigarragakoak: «». Agirrek eta Jexux Mari Irazuk familia arazoa izan zuten. Hernaniarrak, gaixo zegoen artzaiak, Irazu koinatua bidali zuen azokara gaztak saltzera. Probatzeko bost gazta xahutu zituen, ordea, eta saldu bat bera ere ez. «». Koinatua ez zuen herren harrapatu, ordea: «».
Hamarreko txikia ere ildo beretik joan zen, bizi; eta bertsolariak elkarri erantzunez entzun genituen. Irazu eta Aitor Mendiluze, adibidez, suhiltzaileak ziren. Sute batean pertsona bat atera ezinik zegoen, eta Irazuk salbatzera sartu nahi zuen. Mendiluze bere nagusia zen, ordea, eta ez zion utzi nahi. «». Mendiluzeri egokitu zitzaion papera oso bihurria zen, eta ahal zuen bezala atera zen atakatik: «».
Umoreak tarte handiena puntukako ariketan izan zuen. Adibide gisa, lehen bi sailkatuek elkarrekin egin zuten lana. Elkarrekin bizitzen hasi berri ziren, eta biak ziren ordenarekin itsuak. Colinak eman zion hasiera azken bertsoari: « .