Unai Iturriaga beste behin berpiztu da eta finalerako aukerak ditu
Bertsoaldi onenak kartzelako gaiarekin etorri ziren atzo Elizondon. Hau zen gaia: 'Zure buruari hitza eman zenion azkeneko aldia izango zela. Berriro gertatu da'
BIANDITZ IRAOLA , DIARIOVASCO.COM
Domingo, 24 de noviembre 2013, 11:35
Unai Iturriagak irabazi du bart Elizondon jokatu den finalaurrekoa. Orain lau urteko mamuarekin bizi izan da durangarra Tolosako saioaren ondoren. Eta orain lau urte bezala, ia aukerarik gabe egotetik ia finalean egotera pasa da atzokoarekin. Hotz eginagatik, beroa izan zen saioa, eta kalitatezkoa, gogoangarria izatera iritsi gabe.
Hamarreko nagusian atzoko bi sailkatuek kantatu zuten, eta lan biribila burutu. Bi polizia ziren Iturriaga eta Amets Arzallus, prostituzio sarekada batean parte hartu ondoren polizia-etxera bueltan zirenak. Aipatzekoa da biek ala biek hartu zuten jarrera. Bertsolariek, askotan, sozialki gaizki ikusitako pertsonen larrutik kantatzean ez dira koherenteak izaten, eta pertsonak maiz kantatzen du pertsonaiaren kontra. Iturriaga eta Arzallus poliziak ziren, eta koherentziaz aritu ziren. Arzallusek eman zion hasiera: «». Iturriagak bikain erantzun zion: «». Lapurtarrak kontzientziaren harra bazuela esan zion: «». Bizkaitarrak koherentziaz lankidea zentratzen saiatu zen orduan: «».
Haurra itzuli beharra
Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' eta Jokin Uranga, berriz, harreran haur bat zuen bikotea ziren. Haur hori, baina, familia biologikoari itzularazi zieten. Mantxik haurra kendu ziotenaren hunkiduraz hasi zuen lana: «». Uranga etsipenak hartua zegoen, «...». Penaz kantatzen jarraitu zuten biek, baina baikor bukatu zuten: «». Azpeitiarrak etsita jarraitzen zuen, ordea: «».
Zortziko txikian bizi joan ziren bertsoaldiak. Beñat Gaztelumendi eta Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' lagunak ziren. Mantxik autoa garbitzen laguntzeko eskatu zion, eta Gaztelumendik baiezkoa eman zion. Lanean orduerdi zeramatzaten, eta oraindik traste guztiak ateratzeko zituzten. Añorgarra demandan hasi zitzaion, noski: «». Zarauztarrak hainbesterako ez zela bota zion: « / ».
Kartzelako ordua
Lanik bikainena, hala ere, kar-tzelakoa izan zen atzo. «Zure buruari hitza eman zenion azkeneko aldia izango zela. Berriro gertatu da» eman zieten gaia. Hiru drogazale, bi alkoholiko eta bertsolari bat izan ziren hautatutako rolak. Hala ere, izan zen nahikoa ñabardura denen jardunean, eta denen jarduna kontutan hartuta, txapelketako ariketa entzungarriena izan zen. Iturriagak barkamena eskatzen bukatu zuen lana: «Z».
Arzallusek potoari beldur zion bertsolariarenetik kantatu zuen: «».
Alkoholikoaren ikuspuntutik kantatu zuen bat Gaztelumendi izan zen. Behin utzi zuen edana, eta bere buruari berriro uzteko kapaz zen galdezka bukatu zuen, fede handirik gabe: «».
Gaur Donostiako Gaska kiroldegian ariko dira bertsolariak. Honako hauek: Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza eta Jon Martin.
Eta finalaurreko fasea Maule-Lextarreko pilotalekuan bukatuko da, hilaren 30ean. Hantxe erabakiko da BECeko finalera pasako den zazpi leguneko taldea.