Borrar
CULTURA

BECeko finalerako sarrera guztiak saldu dira jadanik

Asteburu honetan Oiartzun eta Murgian izango dira bertso-saioak eta horietarako ere ez dago sarrerarik

DV

Jueves, 14 de noviembre 2013, 02:22

Abenduaren 15ean BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak -13.000ak- saldu dira. Azken sarrerak atzo saldu ziren eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko.

Bertsozale Elkartea behin eta berriz ari da adierazten saio guztiek aforoa mugatua dutela. Aurtengo txapelketan, bai Ertzaintzak bai udal agintariek kontrol zorrotza egin dute ikusle-kopuruena.

Ikusmina zegoen. Txapelketako jaialdi gehienetan aurrez saldu izan dira sarrera guzti-guztiak. Hala gertatu zen Villabona, Altsasu, Legazpi eta Tolosako saioetan, eta asteburu honetarako ere ez dago sarrerarik, ez Oiartzunen ez Murgian. Aldiz, sarrera batzuk saldu gabe gelditu ziren Markinan, Hendaian eta Oionen.

Larunbat honetan, arrasaldeko 5:30ean hasita, bertsolari hauek ariko dira Oiartzungo Elorsoro kiroldegian: Agin Laburu Rezola, Igor Sarriegi, Alaia Martin, Beñat Lizaso, Jon Maia eta Odei Barroso.

Hauetatik, Sarriegi eta Maia estreinatu egingo dira txapelketan, orain dela lau urteko finalistak izanik kanporaketa-fasetik libratu baitziren.

Eta igandean, Murgiako Palatu kiroldegian, hauek jardungo dira: Beñat Gaztelumendi, Fredi Paia, Unai Agirre, Xabier Silveira, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze. Kasu honetan, Mendiluze eta Colina, duela lau urteko finalistak, dira aurpegi berriak.

Finalaurreko lehenengo itzuli honetan lan hau egin behar dute bertsolariek:

-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.

-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.

-Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.

-Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntu motzean.

-Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Kontuan izan behar da asteburu honetan bukatuko dela finalaurreko lehen itzulia. Bigarren itzulian hiru saio izango dira: Elizondon (hilak 23), Donostian (hilak 24) eta Maule-Lextarren (hilak 30). Finala abenduak 30 jokatuko da, Barakaldoko BECen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco BECeko finalerako sarrera guztiak saldu dira jadanik