Igor Elortza nagusitu da Legazpin jokatutako saioan
Aurreko saioak baino xumeagoa izan zen, baina puntuari erantzuten gora egin zuen saioak. Kartzelako gaiak ohikoa baino sormen gehiago eskatu zien bertsolariei
BIANDITZ IRAOLA
Domingo, 20 de octubre 2013, 12:24
Igor Elortzak irabazi du atzo Legazpin jokatu den azken-aurreko final-laurdena. Aurreko saioak baino xumeagoa izan zen, hasieran borobildu ezinda aritu zen bertsolariren bat edo beste, baina puntuari erantzuten gora egin zuen saioak. Aipatzekoa baita, kartzelako gaiak ohikoa baino sormen handiagoa eskatu ziela bertsolariei, eta entzulegoak eskertu zuen.
Jendea zoriontsu egiteagatik pozik zegoenaren larruan jarri zituen gai-jartzaileak. Baikortasunez kantatu behar izanda, ariketa honi normalean darion dramatismoa arindu zioten bertsolariek, eta entzulegoak eskertu zuen.
Elortzak, hain zuzen, bertsolari izateak dakarrenari kantatu zion. Hona hemen azken alea: «. Bigarren sailkatu Beñat Lizasok ere ikuspuntu beretik kantatu zuen. Honela bukatu zuen harek: «».
Jokin Urangak, berriz, mediku ofizioa hartu zuen ariketa honetarako. Bikain hasi zuen lana: «».
Haurdunaren papera
Hamarreko txikian, irabazlearekin aritu zen azpeitiarra, medikuetatik bueltan berriro. Biek ama izan nahi, eta tratamenduan zeuden. Urangak Elortzari esan berri zion haurdun zegoela, eta harek gustora hartu zuen berria: «». Gaizki ulertu baten ondoren erantzun zion Urangak: «».
Puntuari erantzuten, berriz, aipatzekoa Iñigo Manzisidor 'Mantxi'-ren eta Ainhoa Agirreazaldegiren lana. «» tokatu zitzaion zarauztarrari: «». Agirreazaldegik berriz, honela erantzun zuen lehena: «Euskaltel Euskadiren azken pedaldaka». «».
Ariketa honen aurretik, saioa apalago joan arren, ordea, izan zen zer entzunik. Adibidetarako, Ohiana Bartrak eta Igor Elortzak saioari hasiera emateko zortziko nagusian egindako lana.
Lankideak ziren biak, hilabetetan greban egonak. Lantegia hustutzera joandako kamioi bati begira jarri zituen gai-jartzaileak. Egoera txarretik abiatu, eta modu baikorrean bukatu zuten, ordea. Bartrak irtenbidea ikusi zuen: «». Eta Elortza bideari ekiteko pronto: «».