Borrar
CULTURA

«Gogotsu nago, hasteko gogoz», dio Maialen Lujanbiok

PPLL

Viernes, 27 de septiembre 2013, 03:53

Orain dela lau urteko txapeldunak, Maialen Lujanbio hernaniarrak, hau adierazi zuen: «Gogo-tsu nago, hasteko gogoz. Heldu nahi diot benetako lan bati, eta buruko lanbro hau gainetik kendu. Prozesu polita izaten da txapelketarena: aurrena, izena ematea, gero sentsazioak konpartitze hori...»

Jakina denez, Lujanbiok finalean baino ez du kantatuko. Eta bitartean, hor segiko du sarri-sarri Hernaniko bertso-eskolakoekin kantuan eta entrenamenduan: Agin Laburu Rezola, Unai Agirre, Iñaki Zelaia, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluzerekin, alegia.

Maialenek ez zuen atzo kantatu, bai ordea beste bi txapeldunek, Egaña eta Lizasok. Saio umoretsua egin zuten. «Batzuk dardarka sumatu ditut bion saioa entzunda», kantatu zuen zarauztarrak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gogotsu nago, hasteko gogoz», dio Maialen Lujanbiok