Borrar
Alaia eta Jon Martin bertsolari oiartzuarrak.
OIARTZUN

Alaia eta Jon Martin Etxebeste Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan

Irailaren 29an abiatuko da eta bertan arituko dira Ugaldetxoko anai-arreba bertsolariak

GOIZARIN dvoiartzun@hotmail.com

Domingo, 22 de septiembre 2013, 02:03

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia igandean jarriko dute abian. Lehen saioa Villabonako Behar Zana pilotalekuan jokatuko da, 17:30ean. Sei bertsolari arituko dira lehian, horien artean Alaia eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak. Haiekin batera, Fredi Paya, Odei Barroso, Iker Zubeldia eta Nerea Elustondo arituko dira.

Guztira hamalau saio izango ditu txapelketa nagusiak eta finala, duela lau urte bezala, Barakaldoko BEC-en jokatuko da abenduaren 15ean. Oiartzunen ere izango da kanporaketa saioa, hirugarren finalaurrekoa; azaroaren 16an 17:30ean, Elorsoro kiroldegian.

Alaia Martin Etxebeste bertsolaria izateaz gain Bertsozale Elkartearen 'Gu ere bertsotan' proiektuaren baitan irakasle lanetan dabil, ahozkotasuna eta bertsolaritza lantzen. Haren lehenengo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa izango da aurtengoa. 2011n jokatu zen Gipuzkoako bertsolari txapelketaren finalean sartu (finalista gazteena zen) eta hirugarren gelditu zen. Ugaldetxoko gaztea orduan bildutako esperientziaz baliatuko da Euskal Herrikoa jokatzeko.

Jon Martin Etxebeste bertsolaria eta idazlea da. Kazetari eta gidoilari lanetan jarduten du gaur egun. 'Ero' liburua argitaratu zuen 2008an. Erotasunari eta erokeriari buruzko 19 ipuin biltzen ditu Elkar argitaletxeko liburu horrek. 2007ko Igartza Saria irabazi izanaren ondorio izan zen liburu hori. 'Habana' ere kalean du, Gero argitaletxearekin. 'Prakamotxetan' eta 'Bakoitzari berea' bertso-bildumetan erredaktore lanak ere egin ditu. Gipuzkoako 2003ko eta 2007ko bertsolari txapelketetan txapeldunorde eta hirugarren geratu zen, hurrenez hurren. 2005eko Euskal Herriko txapelketan finalerdietara iritsi zen, baita 2009an ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alaia eta Jon Martin Etxebeste Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan

Alaia eta Jon Martin Etxebeste Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan