Borrar
ARETXABALETA

Lekaixoka bertso-eskola eratu dute herrian

:: J. RAMOS

Viernes, 20 de septiembre 2013, 02:19

Aretxabaletako hainbat bertsozalek Lekaixoka bertso-eskola eratu dute herrian. Beraien zaletasuna atxabaltarrekin konpartitu gura dute, eta zaletasunera batu gura duten atxabaltar guztiak zaletasunera batzera gonbida-tzen dituzte. Bertso-eskolaren bidez, Aretxabaletan bertsozaletasuna garatu edota bertsozaletasunera hurbildu gura duen orok horretarako bidea herrian bertan ere izango du zein-nahi dela bere zaletasun maila.

Bertso-eskolak bi ardatz izango ditu: eskolak eta ekintzak. Ikasturtean zehar egingo diren eskoletan, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik adinez gorainoko herritar guztiek astean ordubetez bertsozaletasuna eta ahozkotasuna deskubrituz gozatu ahalko dute, aisialdian. Eskoletan parte hartzeko nahikoa da hori nahi izatea. Taldeak adinaren arabera egingo dira.

Eskolara datozenek goza dezaten arduratuko diren bi dinamizatzaileak: gaztetxo eta gazteetan, Xabier Arenaza Aretxabaletako bertsozalea, eta, gazte eta helduetan, Miren Amuriza Plaza bertsolaria. Eskolak Arkupe kultur etxean izango dira.

Izen-ematea 50 euro izango da urtean, eta epe bakarrean ala bi epetan ordaindu ahalko da. Irailaren 30era arte eman ahalko da izena Arkupe kultur etxeko harreran. Epe horretan, inork edozelako zalan-tzarik izanez gero, Arkupe kultur etxeko harreran edota lekaixoka@gmail.com helbidean argituko dira. Ikasturtea urriko bigarren astean hasiko da.

Ekitaldiak

Eskolez gainera, Lekaixoka bertso-eskolak bertsozaletasuna herrian bertan garatzeko aukerak sortu gura ditu. Bertso-eskoletan ari diren lagunetatik gura dutenei neurriko plaza erosoak egiteko aukerak sortuko dizkie bai Aretxabaletan, baita plaza erosoak sor litezkeen beste herri batzuetan ere. Aldi berean, herrian kultur eragile izanda, bertso emanaldiak, hitzaldiak eta askotariko ekitaldiak antolatuko ditu.

Lekaixoka bertso-eskolak Aretxabaletako bertsozaleen arteko auzolanaren uzta izan gura du. Horretarako, bideak zabalduko ditu, eta bideak ahalik zabalenak izan daitezen ahalegin berezia egingo du. Gipuzkoako eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteekin elkarlanean jardungo da, eta, batez ere, herriko erakunde, elkarte eta eragile guztiekin elkarlanean eta elkartasunean jardun gura du.

Lekaixoka ezagutarazteko hainbat ekitaldi egingo dituzte hilabete honetan zehar. Hala, irailaren 24a, asteartea: Bertso-eskola zabala Miren Amuriza eta Xabier Arenaza dinamizatzaileekin, Arkupe kultur etxean, 18:45ean. Irailaren 26a, osteguna: Gazteentzako bertso merienda Gaztelekuan.

Edozein informaziorako harremanetan jarri: Xabier Arenaza Etxeberria, Lekaixoka bertso- eskolaren koordinatzailea: lekaixoka@ gmail.com edota 635207778 telefonora deituta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lekaixoka bertso-eskola eratu dute herrian