Borrar
CULTURA

«Gorputzik ez bagenu bezala kantatzen dugu», esan du Uxue Alberdik UEUn

DV

Martes, 2 de julio 2013, 02:26

Atzo hasi ziren Udako Euskal Unibertsitatearen Eibarko ikastaroak. Uxue Alberdi bertsolariak hitzaldia egin zuen, 'Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan' zikloaren barruan, izenburu honen pean: 'Eta bat-batean... gorputza bertsolaritzan'.

«Bertsolaritzaz beti hitz egiten da jardun intelektual moduan, eta egia da ariketa intelektualak pisu handia hartzen duela bat-bateko bertsolaritzan. Baina bertsolaritzari buruz egin diren ikerketa guztietan gorpu-tza ahaztu egin dela uste dut. Gorputzik ez bagenu bezala kanta-tzen dugu, lepotik gora. Baina bertsotan gorputzak garrantzia ikaragarria du: hitz soilez aritzen gara eta gure gorputzaren presentzia ageri-agerikoa da, nahiz eta estatikotasunaren bitartez arreta guztia hitzera bideratzen saiatzen garen», esan zuen.

Bertsolaritzan aritzeaz gain, kazetari lanetan ibilia da eta liburuak ere idatzi ditu. Eibarko ikastaro honetan, emakumearen gorputzak bertsolaritzaren munduan duen lekua, jendeak honekiko duen ikuspegia eta emakume bertsolariek sentitzen dutenari buruz aritu da, benetako bizipen eta esperientziak konpartituz.

Subkontzientea agerian

«Bertsolaritza oso eremu interesgarria da hitzezkoa, bat-batekoa eta jendaurrekoa delako -jarraitu zuen Alberdik-. Bat-batekotasunak, geure subkontzientea agerian jartzera garamatza sarri. Hitzezkoa denez diskurtsoa sortzeko eta hedatzeko balio du: maiz iritzi publikoaren bozgorailu izan daiteke bertsolaria, besteetan iritzi sortzaile, inoiz transgresore... Eta jendaurrekotasunak iritzi publikoarekin aurrez aurre jartzen gaitu beti: bertsolariak uneoro daki zerk funtzionatzen duen, zerk emozionatzen duen, zerk egiten duen grazia, zer den pertinentea. Termometroa jartzen du beti bertsolariak, eta era berean hitza bere esku du jendeak espero duen horri modu efektistan edo ausartagoan eran-tzuteko. Jabekuntza ariketa handia eskatzen du bertsolaritzak: hitza hartzea, iritzia ematea, eztabaidatzea, mikrofonoa hartzea, plaza erdira ateratzea... Esperien-tzia intelektual, korporal eta emozional asko bizitzen dira bizitzako edozein eremutarako estrapolagarriak direnak».

Galdera hau ere egin zuen: «Zergatik egiten dira emakumez osatutako saioak martxoaren 8an eta azaroaren 25ean bakarrik?».

Orain dela hilabete batzuk bertso-eskola feminista jarri dute martxan Ainhoa Agirreazaldegik eta Uxue Alberdik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gorputzik ez bagenu bezala kantatzen dugu», esan du Uxue Alberdik UEUn