Basarriren omenezko egitarau zabala maiatzean zehar Zarautzen
DV
Sábado, 4 de mayo 2013, 03:59
Aurten 100 urte dira Inazio Eizmendi 'Basarri' bertsolaria jaio zela, eta Zarauzko herriak handikiro ospatu nahi du. Ekitaldi nagusiak azaroan izango dira, baina maiatz honetan ere egitarau interesgarria dago. Datorren astean, hilak 9, 19:00etan eta Sanz Enea kultur etxean, 'Basarri: hitza eta itzala' hitzaldia egingo du Pello Esnalek, Nikolas Zendoiak kantuan lagunduko diolarik. Eta maia-tzak 18, toki eta ordu berean, Joxemari Iriondok egingo du hitzaldia, gai honetaz: 'Basarriren kazetaritza lana'.
Bestalde, maiatzak 12, Torre Luzea parkean, Txinpirin eta Zarautz-Txiki abesbatzek kontzertua eskainiko dute. Eta hilak 15, 'Gu ere bertsotan' jaialdia izango da udal kiroldegian; alegia, eskoletako egitasmoaren amaiera-jaialdia.
Orain hasi eta ia-ia urte osoan zehar izango dira Basarriren omenezko ekitaldiak. Azken Portuko jaietako bertso saioa Basarrirekin lotuko da eta plaka jarriko da Basarri bizi izan zen Azken-Portu etxean.
Urrian, berriz, Andoni Egañak hitzaldia egingo du: 'Basarri eta bertsogintza'. Ekitaldi nagusia azaroaren 24an izango da. Bertsoa, irudia, musika eta an-tzerkia uztartzen dituen ekitaldia izango da. Eta azaroak 16, Zarautz Abesbatzak 'Arantzazu' poema sinfonikoa eskainiko du.