Borrar
CULTURA

Umore eta ironia franko 'Bertsomovieda'-ko film sarituetan

Ikusleek 'Badator munizipala!'-ri eman diote boto gehien. Oñatin egina, udaltzain bertsozale bat da horko protagonista nagusia

FELIX IBARGUTXI

Miércoles, 10 de abril 2013, 02:47

Gero Pentzauku Produkxions-en 'Badator munizipala!' lana saritu dute ikusleek Bertsomovieda lehiaketan. Oñatiko talde batek egindako film laburra da, umore handiko.

Tartean bertsoak dituzten film laburrak saritzeko sortu zen Bertsomovieda ekimena, Beasainen. Sari ematea ostiral honetan izango da, arratsaldeko 7etan, Igartza jauregian, eta saritutako lan guztiak proiektatuko dira bertan.

Epaimahaiaren erabakiz, helduen mailako irabazlea '9 hilabete' filma izan da, Beira taldea eta Izaskun Bernedoren lana. Horri eman diote ere bertsorik onenak dituenarentzako saria. Haurdunaldi bati buruzko film laburra da, eta Jon Martinenak dira bertako bertsoak.

Bestalde, Ane Belokiren 'Bizi-tzaren ikuspegiak' lanak jaso du gazteen saria eta aipamen berezia egin diote Ander Lizarralde eta Lohitzune Sistiagaren 'Bakardadean ezkutaturik lanari.

Antolatzailea Beasaingo Arrano elkartea da. Bigarren edizioa izan da hau. Lehenengoaren aldean, sariak handiagotu egin dituzte. Helduen mailan, 1.000 euroko saria izan du bideorik onenak, eta 250 eurokoa epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituenak.

'Badator munizipala!' Oñatin filmatu da. Protagonista nagusia udaltzain bat da (Iñaki Olalde), isunak jarri ta jarri ari dena, kaltetuei hitz-joko errimatuak eginez, gainera. Ikusleen bozetan, bigarren tokian 'Benemeritoak' filma gelditu da, 'Gabiriarrak' taldeak egindakoa. Istorio futurista bat kontatzen du: Guardia Zibilak erabakitzen du Euskal Herrian integratzea eta 2033ko Txapelketa Nagusian Benemeritako kide bat gertatzen da irabazle.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Umore eta ironia franko 'Bertsomovieda'-ko film sarituetan