Borrar
30 bat lagunek parte haru zuen lehenengo prestakuntza saioan. :: OLAETXEA
MUTILOA

Familia bakoitzak konpostagailua izango du hondakin organikoak etxean kudeatzeko

SALOME OLAETXEA

Jueves, 28 de marzo 2013, 01:33

Otsailean egindako herri batzarrean hitz egin bezala, Mutiloan zaborra kudeatzeko sistema jasangarriagoa jarri nahi da martxan. Sistema hau ekologikoki eta ekonomikoki izango da jasangarriagoa. Horretarako 2013. Urtean pauso ezberdinak emango dira:

Herritarrok hondakin organikoak bakoitzak bere etxean kudeatuko ditugu. Horretarako familia bakoitzak bere konpostagailua izango du.

Herrian birziklatze guneak jarriko dira, bertan papera, ontziak eta kristala birziklatuko dira.

Herrian zehar sakabanatuta dauden edukiontzi berdeak kenduko dira eta errefusarako ontziak ere birziklaguneetan jarriko dira.

Prestakuntza saioak

Lehenengo prestakuntza saioa martxoaren 20an egin zen eta bertan konposta egiteko aholkuak eman ziren eta baita konpostagailuak banatu ere. Prestakuntza saio horretan 30 familiak parte hartu zuten eta dagoeneko martxan dituzte beraien konpostagailuak etxean. Hilabete barru Sasietako teknikari baten bixita jasoko dute konpostaren prozesuari jarraipena egiteko eta bitartean sortu diren zalantza eta kezkei erantzuteko.

Hurrengo prestakuntza saioan parte hartu nahi duten herritarrek udaletxean eman behar dute izena apirilaren 15a baino lehen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Familia bakoitzak konpostagailua izango du hondakin organikoak etxean kudeatzeko

Familia bakoitzak konpostagailua izango du hondakin organikoak etxean kudeatzeko