Borrar
CULTURA

Sekula baino bertsolari gehiago Nafarroako txapelketan, guztira 31

DV

Miércoles, 30 de enero 2013, 01:12

Nafarroako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zuten atzo. Inoizko parte-hartzerik handiena izango du, 31 lagunek eman baitute izena. Eta haietako sei lehenbiziko aldiz jardungo dira lehian.

«Horrelako parte-hartze handia, iazko Bardoak ekimenak utzi zuen emaitza pozgarrietako bat izan da. Horren ondorioz, aurten azken urteotan baino saio bat gehiago izango du txapelketak, azken-laurden bat gehitu zaio, eta bederatzi saio izango dira», esan zuten atzokoan.

Laster izango dira azken-laurdenetako lehen saioak. Lehenbizikoa, larunbat honetan, Lizarran, Gazteriaren Etxean, lagun hauek ariko direlarik: Xabier Silveira, Josu Sanjurjo, Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Xabier Maia eta Erika Lagoma. Igandean izango da bigarren saioa, Aldatzen, Herriko Aretoan, honako bertsolari hauekin: Jon Barberena, Iñigo Olaetxea, Migel Mari Elosegi 'Luze', Patxi Castillo, Iker Gorosterrazu eta Oskar Sanz de Acedo.

Finala, berriz, martxoaren 23an izango da, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, zortzi bertsolari ariko direlarik. «Duela bi urte finala Iruñean egitea izan zen txapelketak aurkeztu zuen nobedaderik handiena, eta erabaki horrek izan zuen harrera ezin hobea ikusita, aurten ere Iruñean amaituko da», esan zuten.

Gainera, adierazi zuten Nafarroako Bertsozale Elkarteak transmisio arloan egin duen lana oso garrantzitsua dela: «Lan horren fruiturik garrantzitsuena ikastetxeetan egiten den ekimena da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin eta udal askorekin egindako hitzarmenei esker garatua».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sekula baino bertsolari gehiago Nafarroako txapelketan, guztira 31