Atez-atekoarekin udaberrian hastea aurreikusten du Udalak
ANDONI ETXEBERRIA
Miércoles, 9 de enero 2013, 01:10
Hiri hondakinen atez-ateko bilketarekin udaberrian hastea aurreikusten du Udalak. Iaz plenoan onartu zenetik eman dira pausoak zabor bilketa sistema berria ezartzeko eta hilabete gutxi barru hasi nahi da.
Horretarako, otsailean prozesu parte hartzailea hasiko du Udalak, non herritarrei deialdia luzatuko zaien parte hartzeko. Prozesu honetan herritarren iritzia jaso nahi da, atez ateko zabor bilketa ahalik eta onespen handienarekin azar-tzeko. Horretarako, auzo, kale edo taldeka egingo dira deialdiak, zabor ontzien lekuak zehazteko eta baita ere zabor desberdinak bilduko diren egunak eta ordutegiak
Udalbatzak iaz onartu zuen atez-ateko bilketa, aurrekontuak onar-tzearekin batera. Bilduko 5 zinegotziek atez ateko bilketaren aldeko mozio bat aurkeztu zuten eta berau izan zen onartu zena. Segura Lantzeneko 4 zinegotziek beste mozio bat aurkeztu zuten, hondakinen bilketa orain arte bezala egitearen aldekoa. Bozketa egin ondoren, Bilduko 5 botoekin, atez ateko bilketa onartu zen. Onartutako mozioak 5 puntu zituen eta bertan azaltzen zen Udalak azterketa bat abiatuko zuela Sasieta Mankomunitatearekin. Konpostatze kanpaina bat egitea ere aurreikusten zen herriko familien artean.