Borrar
Bi txapeldun. Xabier Euzkitze omenduak jarri zion txapela Jone Uriari. :: ARIZMENDI
CULTURA

Jone Uriak jantzi du txapela Errenteriako XXI. Xenpelar sariketan

558 puntu lortu zituen, bigarren sailkatu zen Oier Aizpuruak baino hamar gehiago

BIANDITZ IRAOLA

Domingo, 9 de diciembre 2012, 02:53

Jone Uriak irabazi du aurtengo Xenpelar sariketa. Ederki aritu zen, hasi eta bukatu; eta koska handiegia atera ez bazuen ere, gainontzeko bostek baino hobeto kontrolatu zuen saioa. 558 puntu atera zituen, bigarren sailkatu zen Oier Aizpuruak baino hamar gehiago bakarrik. Hain zuzen, biek buruz-buru geratutakoan egindako lana izan zen txalotuenetakoa.

Mainontzi doinuan aritzeko bertsoak kantatzeaz aspertuta zeudela, eta gai-jartzaile hastea erabaki zutela eman zieten gaia. Uria behingoz sariketetan gai onak izango zituztela bota zuen lehen bertsoan. Aizpuruk erantzun: «Orain artean gorputza dar dar horrenbeste ordu / gaur gai-jartzaile gera gu / beraz Jone hartu kargu / orain besteak izorratzea egokitzen zaigu. Eta Uriak erantzun: «Bertsolariak jarri ditzagun beraz oztopoan / BECen buruz burukoan / jarri behar ditugu atoan / esternokleidomastoideoa bederatzikoan».

Hirugarren sailkatuak, Peio Ormazabalek, izan zuen bere saria. Berari eman zioten finaleko bertso onenaren saria. Bederatzikoan «janaria»-ri kantatu behar zion. «Berdin bokadiloak edo entsalada / patatak zein okela gero indaba / zergatik ez txerria chef hoien gisara / sukalde baten daude hainbeste pijada / baina begirada / bota Afirkara / jada gosea da / lazgarria hara / ta gu argaldu nahian bizitzen gara».

Gainontzekoek ere egin zuten gogoratzeko lanik. Unai Gaztelumendi laugarrenak bakarkako bikaina egin zuen. Ez hiru bertso ezin borobilagoak bota zituelako, baizik eta istorio xume bat bikain josi zuelako hiru bertsotan. Aitor Urbietak ere fin jardun zuen, batez ere umoretik aritu zenean. Berak eta Gorka Maizek umore puntua jarri zuten binakako bigarren lanean. Gaztea Urbieta, udaltzaina Maiz. Kalean zela, kargu hartzera joan zitzaion. Puntukakoa kenduta, saio biziena bera izan zen. Bukaeran Xabier Euzkitze omendu zuten, bere garaian bi aldiz sariketa irabazitakoa baita.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jone Uriak jantzi du txapela Errenteriako XXI. Xenpelar sariketan

Jone Uriak jantzi du txapela Errenteriako XXI. Xenpelar sariketan