Borrar
Ospakizun giroko aurkezpena. Lagun asko azaldu zen atzo Villabonako Mintzolan egin zen aurkezpenera. Alberto Barandiaran kazetaria ezkerreko aldean dago, soinean txamarra beltza duela. :: MIKEL FRAILE
BERTSOLARITZA

Istilu batetik sortutako elkartea

Bertsozale Elkarteak bere 25 urteko ibilbidearen historia argitaratu du. Alberto Barandiaran kazetariak idatzi du liburua, horretarako 35 lagunekin elkarrizketatu delarik

FELIX IBARGUTXI

Miércoles, 18 de enero 2012, 03:16

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bere buruaren historia argitaratu du. 25 urteak direla-eta, Alberto Barandiaran nafar kazetariak idatzi du, enkarguz, 'Beste larogei urtian' izenburua duen liburua. Atzoko aurkezpenean esan zuenez, ez da lan erraza izan: «35 elkarrizketa egin ditut, eta horiek denak antolatzea bada lana. Baina garbi neukan liburu korala izan behar zuela. Ez da liburu erraza izan, Bertsozale Elkartea ere elkarte erraza ez delako, eta zaila delako esplikatzen, laburbiltzen». Liburuarekin batera ordubeteko DVDa eskaintzen da.

Besteak beste, elkartearen sorrerari buruzko datu zehatzak dakar-tza liburuak, seguru asko lehenengo aldiz argitaratu direnak horren modu sistematikoan. Ez zen sorrera lasaia izan, baizik eta istilu baten ondorioz gertatutakoa. 1984ko Bertsolari Txapelketa antolatzeko garaia etorri zenean, bertsolari talde zabal batek kontra egin zion ordurarte antolaketa lanean jardundako Euskaltzaindiaren batzordeari.

Azkenenean, 1984ean ez zen txapelketarik egin, eta bertsolariek erabaki zuten eurek hartzea bere gain antolaketa-lana. 1985ean hasi ziren sailkapen-saioak, eta 1986an jokatu zen finala, txapela Sebastian Lizasok jantzi zuelarik. Hain zuzen ere, txapelketari begira egindako lan haiek izan ziren elkartearen ernamuina. Gainera, txapelketa oso arrakastatsua gertatu zen: Balda pilotalekutik Belodromora pasatu zen, hiru mila lagun biltzetik zazpi mila batzera igaro zen.

Koldo Tapiaren garrantzia

Alberto Barandiaranek honela kontatu du sorrera-une hura: «Txapelketa hura amaitu, 'eta orain zer?' zen galdera errepikatuena. Zer egin bat-bateko gaitasun ikaragarri kudeatzeko, zer egin Beldromoaren efektua puxika bat bezala husten ez uzteko, zer egin bertsozale kuadrilla horren kemen eta ilusioarekin, zer egin berriro txapelketa antolatzeko, zer egin. Bakan batzuek garbi asko zuten, nonbait. Koldo Tapiak, esaterako. Liburu honetarako elkarrizketatutako guztiak bat datoz: haren bultzada, ekimena eta ideiak akuilu etengabeak izan ziren ondoren sortuko zen Elkartearen oinarriak finkatzeko. Batez ere, bertsolaritza hezurdura kulturalaren babesean egituratu behar zela aldarrikatzeko, eta ez helburu ekonomiko edo korporatiboak ziurtatzeko tresna baten inguruan, ba-tzuek eskatzen zuten bezala. Txapelketa amaitu eta ondoko eztabaidetan, zer egin erabakitzeko bilera haietan, bi proposamen jarri zirelako mahai gainean. Bat, bertsolaritza txapelketa eta ekitaldi berezien bitartez diru irabaziak ateratzeko helburuekin antolatzea; bestea, bertsolaritzaren inguruan zegoen mugimendu guztia elkarte sozio-kultural baten helburuekin antolatzea. Txapelketan antola- tzaile ibilitako Pello Aiesta arkitektoak plazen kudeaketa egokia bideratzeko plataforma aldarrikatu zuen bertsolarientzat. 'Asegarce moduko bat, bertsolari liga eta guzti', bilera haietan egon zirenek laburbiltzen duten bezala. Parean, Koldo Tapiaren proposamena zegoen. Nagusitu zena».

Garbi dago: txapelketa sortzeko garaian, Koldo Tapia giltzarria izan zen. Gipuzkoarra zen, baina orduan Bizkaitik zetorren. Santurtziko udaletxean ari zen lanean, kultur eragile eta euskara itzultzaile. Santutxuko bertso eskolan ikusi zuen bertso eskolak euskal kulturan sakon-tzeko tresna oso eraginkor izan zitezkeela.

Elkartea sortzeko bilerak Zarautzen egin ziren. Batez ere lagun hauek jardun ziren: Tapia bera, Jon Sarasua, Imanol Lazkano, Jexux Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Argiñarena anaiak, Lontxo Aburuza eta Laxaro Azkune.

Hasiera hartan, ekarpenik handiena bersozaleena izan zen, eta Jon Sarasua ere eragile nabarmena izan zen. Tapiak aitortua: «Anekdota bat: Laxarok, Jexuxek eta nik beti eramaten genuen bilrara zerbait prestatuta, aldez aurretik elkarrekin hitz eginda. Ez zen kasualitatea hiruretako inor ez izatea bertsolari. Behin pentsatu genuen: hemen bertsolariek ez dute hitz egiten. Beti guk esaten duguna. Egun batean joango gara, eta ez dugu ezer egingo. Behin joan ginen, bada, isilik, eta bilera guztia eman zuten bezperan egindako bertso saio guztien errepasoa egiten. Guk esan ohi genuen: 'Ez gaituk etorri zuen saioen errepasoa egitera, hemen zerbait egosten ari duk'. Beraz, bilera horretan, gu isilik. Ordubete--edo pasa, eta azkenean, baten proposamena izan zen: 'La ospera, gutxienez honaino etorri eta gero, bokadiloren bat jan beharko diagu ba!'. Denak altxatu, eta ospa bokadiloa jatera. Bukatu zen bilera, beraz. (...) Bertsolariek, kolektibo gisa, prozesu hau kanpotik bizi izan zuten, ez ziren askorik inplikatu. Hala ere, Jon Sarasuaren eta Imanol Lazkanoren ekarpena oso garran-tzitsua izan zela esan gabe ezin da utzi».

Hasieran Bertsolari Elkartea jarri zitzaion izena, baina laster aldatu zitzaion, eta Bertsozale Elkartea bihurtu. Erakundeak lehen batzarra 1987ko ekainaren 18an egin zuen, Donostiako udaletxeko ba-tzar aretoan, 158 lagun bertan zirela. Hasieran, bazkideak 500 ziren; gaur egun 2.300 dira.

Hauek dira liburuko atal nagusiak: Elkartea baino lehen; Elkartea sortzen; Elkartea egiten; Administrazioa eta herri mugimendua, aurrez aurre; bertso eskolen belaunaldia; Teorizazio garaiak; sendo-tze garaiak; Eztabaidak etorkizunari begira; Etorkizuna pentsatzen.

Liburuaren egilea, Alberto Barandiaran, 35 lagunekin elkarrizketatu da, eta elkarrizketa horietako batzuk atal autonomo gisa ager-tzen dira. Lagun hauei egindakoak, hain zuzen ere: Maialen Lujanbio, Jon Sarasua, Iñaki Murua, Ainhoa Agirreazaldegi, Arantza Mariskal eta Aritz Zerain. Azkeneko hau elkartearen gaur egungo koordina-tzailea da.

Libururuaren azalean eta kontrazalean egurrezko aulki batzuk ageri dira, bertso-saioetan ipintzen diren horietakoak. «Kasi bertsolariak baino ezagunagoak dira aulki horiek -esan zuen Iñaki Muruak atzokoan-. Nik uste dut sinboliza-tzen duela etorkizunean zer egin behar dugun jendea erakartzeko, zer ikerketa egin behar dugun jakiteko jendeak zer nahi duen».

Izenburuari dagokionez, Txirritaren esaera bat aukeratu dute. Jakina denez, Txirritak (1860-1936) bertso hau kantatu zuen behin:

oraindino bitartian,

Zenbait umore eder jarri det

Kantabriako partian ;

Pixka batian ez naiz aztuko

sartuagatik lurp

Nere aipamenak izango dira

beste larogei urtian !

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Istilu batetik sortutako elkartea

Istilu batetik sortutako elkartea