Zero Zabor proposamenaren inguruko hitzaldia Gaztelekuan
Hondakinen kudeaketa eraginkor eta erresponsable baten aldeko jokabideak aztergai izango dira
PPLL
Martes, 26 de abril 2011, 04:12
Bihar, asteazkena hilak 27, Zero Zabor taldekoen hitzaldi bat ospatuko da Urretxuko Gaztelekuan arratsaldeko 7etatik aurrera.
Bertan hondakinen kudeaketa errespontsableago bati buruz hitz egingo diete hurbiltzen diren gazteei eta baita konpostaren inguruan eta azken aldian Gipuzkoan zehar ezarri den atez-atekoari buruzko azalpenak ere egongo dira .
Antolatzaileek, hitzaldi honen bidez, instituzioetatik bultzatzen den modeloaren alternatibak egon badaudela jarri nahi dute argitan eta baita erraustegi eta antzekoak alboratzea posible dela ere.
Aipatu beharra dago Zero zabor helburu bat dela. Gure eguneroko jardunean erabili behar ditugun materialak alferrik galdu eta elementu kutsakor bihurtzen ez uztean datzan helburua, hain zuzen.
Helburu horretara iristeko hiru oinarri daude: batetik, beharrezkoak ez diren produktuak ez sortzea. Bestalde, berreskuragarriak ez diren produktuak ez sortzea saiatzen da, eta azkenik berreskuratu daitekeena ez botatzea.
Hiru oinarri horiek bete ahal izateko hartu beharreko neurri sorta zehaztea eta bete ahal izateko epe eta baliabideak ezartzean datza Zero Zabor programa.
Zero zabor programaren ezaugarrietan sakondu aurretik, gaur egun hondakinekin daukagun arazoa azaltzea komeni da, konponbidearen beharraz jabetu eta hau nondik etor daitekeen kokatze aldera.
Programa honen inguruko informazio zabalagoa eskainiko dute ekimenaren sortzaile eta bultzatzaileek.
Beraz, gaiaren inguruko jakinmin eta galderak planteatzeko aukera paregabea eskeintzen digutena oraingo honetan Gaztelekuko jendeak.