Nazioartean saritutako Idiazabal Gazta gaztandegiak omendu dituzte

Saritutako gaztagileak, Ordizian/Marin
Saritutako gaztagileak, Ordizian / Marin

Urteko azken feria egin dute gaur Ordizian, eta esker ona adierazteko, ekitaldia antolatu dute

DV

Eduraldia ez dute bere alde izan, baina lortu dute ospakizunez jositako goiza Ordiziako merkatuan. Urteko azken feria antolatu dute gaur, eta hainbat ekimenez gain, 2017an nazioarte mailan sariak irabazi dituzten Idiazabal Gazta jatorrizko deituradun gaztandegiei esker ona adierazteko ekitaldia antolatu dute, Ordiziako Gabonetako Azokaren baitan. Ekitaldia asteazken honetan izan da, goizez, eta saritutako gaztagileak bertan izan dira. Ekitaldia Izaro Iraeta kazetari eta aurkezleak gidatu du, Idiazabal Gazta jatorrizko deiturak jakinarazi duenez, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiarekin.

2017ko Ardi Gazta Onenaren Espainiako Ministerioaren saria, World Cheese Awards, Great Taste, Roma Saria eta Gourmet Quesos dira Idiazabal Gaztek lorturiko sari edo lehiaketak.

Esker oneko ekitaldia urtea isteko "modu bikaina" izan da, Ordiziako Gabonetako Azokan. Gainera, beste hainbat ekimenekin gozatzeko aukera izan da Gipuzkoako herrian. Aldasoro Berri jatetxeko sukaldariak 'Ordiziako Azoka' pintxo menua Idiazabal eran egin dute Plaza Nagusian.

Nazioarteko aitorpena

Ekitaldia Goierriko Bertso Eskolako bertsolarien bina bertsorekin hasi da, ondoren Idiazabal Jatorri Izendapeneko Jose Mari Ustarrozek, gaztandegiei eskertza hitzak zuzendu dizkielarik, Jatorri Izendapena eta Idiazabal Gaztaren sustapenean egiten duten lanagatik.

Ondoren, Izaro Iraetak, banan banan saritu guztiak aurkeztu ditu, egin den azken Lehiaketatik hasiz: Hamaikagarren urtea da Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiek World Cheese Awards lehiaketan parte hartzen dutela eta aurreko urteetako bezain emaitza bikainak ateratzen dituztela. Emaitza ezinhobea izan da aurtengoan ere, 52 domina lortuz: Urrezko 8, zilarrezko 12, eta brontzezko 32.

Beste lehiaketan hauetan ere sariak jaso dituzte: Gourmet Quesos lehiaketan, Roma Saria nazioarteko lehiaketan eta Great Taste lehiaketan, hain zuzen. Aipamen berezia egin diote Espainiako Elikagai onenen lehiaketan, Ardi Gazta onenari Eulateko Ricardo Remirok jasotako sariari.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos