Itziar Mendia beasaindarra, Gipuzkoako eskolarteko txapelketako finalean
Eibarko Coliseo Antzokiko taula gainean izan zen kantuan, beste zazpi bertsolari gazterekin batera
DV
Miércoles, 20 de abril 2016, 00:32
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa ospatu zen igandean Eibarren, Bertso Eskolen Egunaren baitan, eta bertan Beasainek ordezkari bat izan zuen, Itziar Mendia hain zuzen ere. Txapela eskuratzerik izan ez bazuen ere, zortzi onenen artean sailkatzeak badu meritua. 300 bat entzule bildu zituen finalak.
Mendia DBHko 4. maila ikasten ari da Beasaingo Institutuan eta Goierriko Bertso Eskolan dabil. Beasaindarra ez zen izan, gainera, Eibarko Coliseo Antzokiko taula gainean kantuan aritu zen goierritar bakarra. Izan ere, Aizpea Garmendia lazkaotarra ere sailkatu zen finalerako eta, honek, gainera, bigarren amaitu zuen, ekainaren 4an Ereñozun jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketarako txartela lortuz. Berarekin batera izango da, Gipuzkoko ordezkari gisa, igandean txapela jantzi zuen Beñat Mujika donostiarra.
Txapelketaren ostean, Eibarren Bertso Eskolen Egunaren harira prestatutako jolas eta ekintza ezberdinetan parte hartu ahal izan zuten bertan bildutako bertsolari gazte guztiek.