Gipuzkoako Bertso txapelketa gaur hasiko da Usurbe antzokian
J. U.
Domingo, 20 de septiembre 2015, 02:17
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Igartza jauregian aurkeztu eta gero, lehiaketa Usurbe an-tzokian hasiko da gaur 17:30ean. Hiru hilabetez hamabost saio jokatuko dira Gipuzkoan barrena: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala.
Txapelketa abenduaren 20an amaituko da Donostiako Ilunben egingo den finalarekin. Bertan, sailkatzea lortzen duten zortzi bertsolarik hartuko dute parte. Lehiaketan, guztira, 43 bertsolarik parte hartuko dute. Udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko lehen 30 bertsolariek lortu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketareko sailkatzea. Aurrez, hamahiru zeuden zuzenean sailkatutako txapelketarako.
Ane Labaka, Jon Maia, Haritz Mujika, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Eli Pagola eta Beñat Iguaran bertsolariek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari hasiera emango diote. Bertan irabazten duen bertsolaria urriaren 31n Zestoan jokatuko den final laurdenetako saiorako sailkatuko da zuzenean.