Datorren igandean, artzaintza gertutik ezagutzeko aukera Aralarren
IRAOLA
Miércoles, 27 de mayo 2015, 00:09
'Aralarko artzaintza eta gazta, tradizioaren gordeleku' izenburupean, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolaturik, datorren igandean, hilak 31n, mundu hori gertutik ezagutzeko aukera izango da. Joseba Insausti artzain gazteari bisita egingo diote, bere etxolan, eta gazta nola egiten duen eta zer berezitasun duen ere kontatuko du. Izan ere, Joseba da 'Idiazabal' jatorri-izenaren barruan, 'mendiko gazta' deritzona egiten duen bakarrenetakoa.
Irteeraren abiapuntua Lizarrustiko Parketxea izango da, goizeko 9:30etan. Zailtasun ertaineko ibilaldia izango da, 4 ordu eta erdi iraungo duena eta guztira, joan-etorrian 11 km ibiliko dira. Aralarko hainbat paraje desberdinetatik igaroko dira: basoa, larreak, urtegia... Hamabi urtetik gorakoentzat gomendatzen da. Jardueraren prezioa 5 eurokoa izango da parte hartzaile bakoitzeko eta euskaraz emango dira azalpenak.
Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.