Diario Vasco

Emakume bertsolarien esperientziak jasotzen dituen ikerketa

Maialen Lujanbio bertsolaria.
Maialen Lujanbio bertsolaria. / J.M. LÓPEZ
  • «Emakume bertsolariek ahalduntzerako lurralde berri bat» sortu dutela dio Emakundek aurkeztutako txostena eta bide horretan «kontzienteki lanean» dabiltzala

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Moda urbana con estilo propio

Las mejores marcas a los mejores precios

Gran selección de consumibles para todas las marcas

Hasta 70%

¡Accesorios escolares y juguetes de sus personajes favoritos!

Hasta 70%

Relojes y joyas para hombre y mujer

Hasta 70%

Chaquetas y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Botas, botines y zapatos de piel para mujer

Hasta 70%

Todas las marcas en relojes para hombre y mujer

Hasta 80%

Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak 'Emakume bertsolariak. Ahanzturatik diskurtso propiora' izenburuko ikerketa aurkeztu du asteazken honetan Gasteizen. Gema Lasarte Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea izan da ikerketaren zuzendaria, eta lantaldea osatu du Amaia Alvarez Uria, Ana Isabel Ugalde, Pablo Lekue eta Judit Martínez ikerlariekin batera. Ikerketa hau Emakundek urtero genero eta berdintasunaren gaiak lantzen dituzten lanei ematen dizkien hiru beketako baten emaitza da.

Aurkezpenean Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Gema Lasarte bera izan dira. Bertan azaldu dutenez, ikerketa egiteko sakoneko elkarrizketak egin zaizkie 35 emakume bertsolariri, eta jardunean dauden 200 bertsolariren informazioa jaso ahal izan da galdetegien bitartez.

Horrela, egindako sakoneko elkarrizketetatik ondoriozta daiteke «emakume bertsolariek ahalduntzerako lurralde berri bat» sortu dutela eta bide horretan «kontzienteki lanean» dabiltzala, «aurrean aurkitutako zailtasun guztien gainetik eta historikoki jasan duten isiltasunaren gainetik».

Hegemonikoki gizonena izan den eremura emakumeen hurbilketa ahalbidetu duten faktoreen artean daude bertsolaritzaren modernizazioa, bertso eskolen sorrera eta garapena (ikasleen artean orekatua dago emakume eta gizonen presentzia), genero identitatearen eraikuntza, erreferenteen agerpena (Maialen Lujanbio da zalantzarik gabe XXI mendeko erreferentzia nagusia denentzat), eta emakumezko bertsolariek egindako ekimenak.

Ikerketak azaltzen duenez, «alde emozionala oso faktore garrantzitsua da emakumeak oholtzara atera ahal izateko eta bertsolaritza munduan jarraitzeko», oraindik ere txapelketetan nagusi baita gizonen kopurua.

«Autoestimua eta segurtasuna lantzea erabakigarria da entzuleen aurrean inprobisatu ahal izateko, hain justu, segurtasun falta izaten baita emakumeen bertsolaritza aktiboa uzteko arrazoietako bat», dio ikerketak.

Zentzu honetan, emakume bertsolariek emakumeen ahalduntzea bultzatzeko lan handia egin dutela nabarmentzen du, eta horrela, 2009. urtean Bertsozale Elkarteak Genero Batzordea jarri zuela martxan gogorarazten du.

Temas