Laugarrena ere, Kategorikoa!

Lau bertsolariak Elizaldeko frontoian./BASTEROBERIR
Lau bertsolariak Elizaldeko frontoian. / BASTEROBERIR

Jendetza Bildu zen hilaren 6an Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Aurten ere, bertso bazkari oparoa zuen antolatuta eskolak eta espero bezala atera zen dena. Laugarren kategoriko bertso bazkarian 200 lagun inguru bildu ziren bazkaltzera. Irati Matelok ireki zuen jaialdia ongi etorriko bertsoarekin. Bapo bazkaldu eta lanean hasi ziren bertsolariak. Hasierako agurrean Miryam Santamarta Iriarte, eskolako guraso zendu berria, izan zuen gogoan Anderrek. Saioa ari eskaini zion.

Saioak aurrera jarraitu zuen. Librean aritu ondoren, Leire Beloki gai jartzailearen aginduetara jarri ziren bertsolariak. Hasieran, musikaren laguntzaz heldu zioten Kataluniako gaiari. Agure zaharraren doinuan aritu ziren. Gero, mota guztietako ariketak egin zituzten bertsolariek eta ikusleen artean barre algara ederrak eragin. Hitz ezkutuaren ariketa arrakastatsua izaten da eta ez zuten hutsik egin. Batetik, Andoni eta Ander aritu ziren elkar xaxatzen. Bestetik, Maialen eta Amets. Puntuak erantzuten, bakarka, ofizioka edota laurak batera abestuz bete zituzten ariketak. Musikarien laguntzaz Guantanameraren doinuan ere aritu ziren bertsolariak.

Bukatzeko, segidillaren ariketa bete behar izan zuten izan zuten bi protagonistak. Andoni eta Amets aritu ziren lan horretan. Kontzentrazio handia eskatzen duen ariketa da baina entzulearentzat gozagarria da, umoretsua eta bizia baita. Ariketaren erdian mikroa elkarri eman eta komunera joateko denbora hartu zuten protagonistek jendearen irrien artean.

Maialenek ere bertso ederrak abestu zituen umorearen gaia hartuta. Bazkarian parte hartu zuen ariketa bakoitzean perla ederrak utzi zituen. Txapelketa nagusirako prest dagoela bistan da.

Musikariei, irakasleei, DBHko ikasleei, gurasoei eta bazkaltzera bertaratu ziren guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkie Elizalde Herri Eskolak. Baita Oiartzungo Udalari ere bere babesa eskaintzeagatik.

Hurrengo urtean ere, herriari beste hainbeste eskaintzeko borondatearekin ariko dira lanean antolatzaileak. Polita baita Oiartzungo bertsozaleak horrelako ekintza batean bilduta ikustea.

Fotos

Vídeos