Borrar

Oiartzungo bi talde arituko dira Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketan

GOIZARIN

Miércoles, 1 de febrero 2017, 00:17

Otsailaren hasieran abiatuko da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketa eta maia-tzaren 27an jokatuko da finala Azpeitian. Oiartzungo bi taldek hartuko dute parte bertan. «Herriartekoarekin, Gipuzkoako herrietako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi dugu. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau; lehia baino gehiago, gozamena izango da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana da», azaldu dute antolatzaileek. Herri bakoitzetik bertsolariez gain, gai jartzaile, ordezkaria eta epaimahaia ere joango dira; guztira 267 lagunek hartuko dute parte.

Herriz herri eta 'auzolanean' antolatutako txapelketa lau fasetan banatuko da: Aurreneko fasea otsailaren 3tik martxoaren 12ra; bigarrena, martxoaren 23tik apirilaren 9ra; finalaurrekoa, maiatzaren 6tik 13ra; eta azkenik, finala, maiatzaren 27an izango da Azpeitian.

Oiartzungo taldeak

Oiartzundik Lexoti eta Martzelina taldek hartuko dute parte. Lexoti taldean Ander Lizarralde (ber-tsolaria), Jon Otegi (bertsolaria), Jokin Irastorza (bertsolaria), Leire Beloki (gai -jartzailea), Karlos Ibarguren (epailea) eta Mirari Martiarena (ordezkaria) daude. Martzelina taldea berriz: Josu Ibarguren (bertsolaria), Iraitz Mateo (bertsolaria), Jon Martin (bertsolaria), Juanito Mitxelena (bertsolaria), Iker Goya (epailea), Jon Diaz de Mendibil (gai -jartzailea) eta Itziar Etxegia (ordezkaria). Martzelina taldeak otsailaren 11n eta 24an abestuko du; Lexotik, aldiz, otsailaren 10ean eta martxoaren 3an.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oiartzungo bi talde arituko dira Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketan