'Gure lurra', baserriaren eta hiriaren arteko zubia

Lehen sektoreak gizarteari egiten dion ekarpen onuragarria nabarmenduko da, besteak beste, jardunaldian./LUSA
Lehen sektoreak gizarteari egiten dion ekarpen onuragarria nabarmenduko da, besteak beste, jardunaldian. / LUSA

Parte-hartzaileen artean Rigoberta Menchú eta Odile Rodríguez de la Fuente izango dituen jardunaldia antolatu du Foru Aldundiak abenduaren 5erako

Lehen sektoreko eragileak lurraldeko landa ingurunearen etorkizunari buruz egiten ari diren parte-hartze prozesuaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Gure lurra-Sembrando futuro' topaketa antolatu du; abenduaren 5ean izango da, asteartez, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.

Lehen sektorea ikusgarri egiteko sortu da ekimena, "sektore horrek Gipuzkoako gizartearen ongizateari eta Gipuzkoako paisaia eta natur ingurunea kontserbatzeari egiten dion ezinbesteko ekarpena aitortzeko xedez, eta, gainera, baserritarren eta mundu hiritarraren arteko topaleku izatea helburutzat hartuta", topaketaren berri emateko zabaldu duten 0harraren arabera. Izan ere, "lehen sektoreak onura nabarmenak eskaintzen dizkio gizarteari, hala nola paisaia kontserbatzea, elikadura osasungarria ahalbidetzea eta CO2 emisioak murriztea. Sektoreak daukan balioa aitortzeaz gainera, eta gizarteari hura beste modu batean ikusteko aukera emateaz gainera, ekitaldi honek abiapuntu izan nahi du, herritar guztien laguntzaz, Gipuzkoan lehen sektorearentzat jasangarria izango den etorkizuna eraikitzeko".

Jardunaldian hizlari modura arituko dira, batetik, Rigoberta Menchú Tum, 1992an Bakearen Nobel Saria eta 1998an Nazioarteko Lankidetzako Asturiasko Printze Saria irabazi zituen doktorea, eta, bestetik, Odile Rodríguez de la Fuente biologoa. Horrez gain, Gipuzkoako landa eremuko profesionalen testigantzak ere ezagutu ahal izango dira, beren esperientziak partekatuko baitituzte. Lurrateko Antton Olaizola, Goenaga Esnekiakeko Arantxa Goenaga, Balentin Gabilondo ganadutegiko Balentin Gabilondo, Eguzki Borda baserriko Josu Oiartzabal eta Horticultura Alberroko Xabier Alberro izango dira lehen sektoreko profesional gisa izan duten esperientzia ikus-entzuleei kontatzen." Jardunaldiaren bidez balioa aitortu nahi diogu sektore honi, eta gizarteari aukera eman nahi diogu hura beste modu batera ikusteko. Gainera, nahi genuke ekitaldi hau baliagarri izatea guztion artean etorkizun jasangarri bat eraikitzeko”, adierazi du Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatuak.

Ekimenaren jomugetako bat lehen sektoreak dakartzan onurak agertzea da, eta, horretarako, hiru alor tematiko antolatu dira, lehen sektoreak gure elikadurari eta gure paisaiaren zainketari egiten dion ekarpena ikusarazten laguntzeko.

Batetik, dastaketa itsu bat egingo da produktu inportatuak eta Gipuzkoan ekoitzitako produktuak dastatzeko, eta horrela egiaztatu ahal izango da bertakoa freskoagoa eta osasungarriagoa dela. Bestetik, aukera egongo da gure paisaia animaliek bazkatu izan ez balute nolakoa litzatekeen irudikatzeko: Larreak sasitzak estaliko lituzke eta suteak askoz ere errazago hedatuko lirateke, eta, gainera, mendi larreetako biodibertsitate berezia eta babestua oztopatuko luke. Azkenik, beste eremu batean, basoen garrantzia erakutsiko da, ez soilik gure paisaia egiten duelako, baizik eta baita naturaren berezko orekaren oinarria delako ere.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos