Borrar
Aurkezpenean parte hartu zutenak, erdian Denis Itxaso Kultura diputatua dutela.

Ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat

Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak Komomo prozesua jarriko dute abian apirilaren amaieran

El Diario Vasco

Jueves, 6 de abril 2017, 18:25

Gipuzkoako XX. mendeko ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat sortzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Arkitekto Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzak KOMOMO prozesuaren bigarren fasea jarri dute martxan. Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatuak; Judith Ubarrechena Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako ordezkaritzako presidenteak eta Claudia Pennese elkargo horretako kultura-bokalak hartu zuten hitza aurkezpen ekitaldiak, eta bi erakundeen izenean adierazi zutenez, «ondare arkitektoniko modernoaren esparruan dabiltzan agenteak, erakundeak, unibertsitateak eta herritarrak orokorrean elkartu nahi ditu prozesu honek».

Judith Ubarrechenak gogoratu zuenez, «Arkitektoen Elkargoaren helburuetako bat da arkitekturaren dibulgazioa herritarren artean, eta administrazioarekin harremanak izan nahi ditugu, gure lurraldeko ondare arkitektonikoa balioan jarri nahi duten proiektuetan lan egiteko».

Denis Itxasoren ustez ere beharrezkoa da erakundeen parte-hartzea horrelako prozesuetan. «Ondare arkitektonikoa kultura ere bada, eta haren dilbugazioa beharrezkoa da», esan zuen.

Claudia Pennesek, Arritokieta Eizagirre, Irati Otamendi eta Mikel Díaz de Illarrazak osatzen duten taldearekin batera, azaldu zuen nola pasa den urtean Donostian egin zen IX. DOCOMOMO Ibérico biltzarraren markoan sortu zen ideia. «Hasieratik jarraipen bat izango zuen ekintza bat bezala planteatu genuen prozesu hau, ez kongresuan bertan amaituko zen zerbait bezala. Helburuetako bat denez gaur egungo ondare arkitektonikoaren kudeaketan aldaketa bultzatzea, lehen fasean lortu genituen emaitzetatik abiatuta ondare arkitektonikoaren kudeaketa eredu alternatibo bat definitzen saiatuko gara agente desberdinen parte-hartzearekin, eta pixkanaka lurraldean inplementatzen saiatuko gara», esan zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat

Ondare arkitektonikoaren kudeaketa kolektiborako eredu bat