Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Kartzelakoan Etxahun Lekue izan da kantatzen azkena.
Etxahun Lekue ere finalaurrekoetan da

Etxahun Lekue ere finalaurrekoetan da

Tolosan jokatu den azkeneko final laurdenean bertsolari bizkaitarra nagusitu da, 673 punturekin

Sábado, 14 de octubre 2017, 20:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Duela egun batzuk sarrerak agortuta zeuzkan Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu den final laurdenean, Etxahun Lekuek lortu du hilaren 28an Bastidan hasiko diren finalaurrekoetara zuzenean pasatzeko azken txartela. 673 puntu lortuta -puntuazio baxuenarekin irabazi den final laurdena izan da Tolosakoa- eskuratu du pasea. Bigarren Maddalen Arzallus izan da, 670 punturekin; hirugarren Jon Maia, 662,5ekin; laugarren Beñat Lizaso, 646,5ekin; bosgarren Xabat Galletebeitia, 636rekin eta seigarren, berriz, Eneko Lazkoz, 607 punturekin.

Lekue, beraz, azken asteetan jokatu diren saioetan irabazle gertatu eta zuzenean sailkatutako Alaia Martin, Jon Martin, Oihana Iguaran, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabali bildu zaie, eta azaroaren 4an Maule-Lextarren gingo den finalaurrekoan kantatuko du, jada saio horretarako saikatuta dauden Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabalekin batera.

Tolosako saioak, azkena izanik, sailkapena osatzeko eta, horrenbestez, puntuei esker bigarren fasera igaro diren bertsolarien izenak argitzeko ere balio izan du. Hala, osatuta geratu dira Bastidako, Irungo, Maule-Lextarreko eta Durangoko saioak. Puntuen arabera sailkatutako bertsolariak honakoak izan dira: Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Unai Agirre, Maddalen Arzallus, Nerea Elustondo, Jon Maia, Jone Uria, Nahikari Gabilondo, Miren Artetxe, Beñat Iguaran eta Aimar Karrika. Kanpoan gelditu dira, berriz, 650 puntuen azpitik ibili direnak. Aurreko saioetan ez bezala, horren jakitun kantatu dute agurra Tolosan aritu diren bertsolariak, eta nahiko kritiko izan dira euren buruekin txalo asko jaso dituen Lizaso, Galletebeitia ('Gallete ibili da al garete', esan du) eta Lazkoz.

Finalaurrekoetan sartuko dira txapelketara, bestalde, duela lau urte finalista izandako sei bertsolari: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios