Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Zortzi finalistak, Elortza, Lujanbio, Agirre, Colina, Arzallus, Gaztelumendi, Mendiluze eta Sarriegi. BORJA AGUDO
Sebastian Lizasok jarriko dio txapela garaileari

Sebastian Lizasok jarriko dio txapela garaileari

Datorren igandean egingo dute Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala Barakaldoko BEC-en. Zortzi dira hautagaiak

dv

Donostia

Martes, 12 de diciembre 2017, 14:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bertsolari bati, bera ere txapelduna, Sebastian Lizaso azpeitiarrari egokitu zaio aurtengo Bertso Finaleko irabazleari txapela jartzea. Igandean, hilak 17, Barakaldoko BEC-en egingo dute, egun osoz. Amets Arzallus —azken txapelduna—, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina dira hautagaiak.

Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko foru diputatuaz gain, finalistak ere bildu ditu Finalaren inguruko xehetasunak aurkezteko ekitaldiak. Duela hiru hilabete hasi zen finala, eta 14.600 lagunek jarraituko dute finala bertatik bertara. "Pozgarria da jendeak finalean egoteko erakutsi duen irrika. Euskal Herrian dagoen areto estalirik handienean egingo dugu; zoritxarrez ez da bertsozale guztientzako lekurik baina pozik gaude zaleen erantzunarekin", azaldu du Muruak. Finalaz harago, bertsozaleek txapelketa osoan zehar "primeran erantzun" dutela gaineratu du.

Sebastian Lizaso bertsolaria, artxiboko irudian.
Sebastian Lizaso bertsolaria, artxiboko irudian. JOSÉ MARI LÓPEZ

Txapelketa Nagusiak zazpi herrialdeak lotu ditu eta "horrela, herri euskaldunek eta ez hain euskaldunek, bertsozaleek eta ez hain bertsozaleek hartu dute txapelketa. Bestela bertsolaritza nekez ailegatuko zen eremuetara eta jendearenganaino iristeko balio izan du". Horietan guztietan elkarlanean aritu da Bertsozale Elkartea tokian tokiko eragileekin, baita borondatezko lantaldearekin.

Plazatik nazioartera

Aurten Sebastian Lizaso azpeitiarrak jantziko dio txapela irabazleari. Joxe Lizaso aitaren eraginez txikitatik bertso giroan hezia, 1986an izan zen Euskal Herriko txapeldun eta txapeldunorde 1989an eta 1997an. Azken urteetan bera da plaza gehien egiten dituen bertsolarietako bat.

Mintzola Ahozko Lantegiak gonbidatuta, mundu osoko aditu eta arituak ere izango dira beraientzat propio atondutako Mintzola Terrazan: ikertzaile eta ahozko kantu inprobisatuko sortzaileak, zein atzerriko hedabideak ere bertaratuko dira.

Azkenik, aretorako sarrerarik lortu ez duenak ere izango du txapelketa jarraitzeko aukera hainbat hedabideren lana tarteko: Bertsoa.eus atarian zein ETB1en zuzenean ikusi ahal izango da saioa Aitzol Barandiaranek eta Ilaski Serranok aurkeztuta eta Uxue Alberdiren iruzkinekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios