Txapelketa Nagusiko finalistak, 'Hitzetik Hortzera' saioan izango dira
Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre elkartu eta Txapelketa Nagusiaren inguruko sentipenez jardungo dira
Igandea, 10 abendua 2017, 11:42
Amaitu da Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen fasea eta badakigu zein zortzi bertsolari igoko diren BECeko oholtzara. Finalerako astebete falta denean beraiekin egon da 'Hitzetik Hortzera', eta euren iritzi eta sentipenak jaso ditu. Gaur, 15:00etan izango da telesaila ikusgai ETB1en.
Amets Arzallus, 2013ko txapelduna, zuzenean sailkatu da finalera eta gainontzeko zazpiek finalaurrekoetan lortu dute BECerako txartela. Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre dira hauek.
Zortzi bertsolari horiek izango dira kantuan abenduaren 17ko finalean. Egun horretarako astebete falta dela, beraiekin elkartu dira, eta orain arte egindako lanaz eta finalerako dituzten asmoez eta sentipenez galdetu diete.
Finalaurrekoetako bertso onenak
Zazpi finalaurreko jokatu dira aurtengo Txapelketa Nagusian: Bastida, Irun, Maule, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñea izan dira bertso plazak. Saio horietako bertso onenak eskainiko dituzte finalisten hitzekin batera.