Arzallus anai-arrebak 'Aulki-jokoa' saioan

Ander Elortegi Txapelketa Nagusiko 'kartzeleroetako' bat da eta bere zeregina zein den kontatuko du

Errima garrantzitsua da bertsoak sortzeko eta hori izango du ardatz asteleheneko 'Aulki-jokoa' saioak. Ander Elortegi Txapelketa Nagusiko kartzela-ko arduradunetako bat da eta bere zeregina zein den kontatuko du.

Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus izango dira 'Aulki-jokoa' saioko protagonistetako bi. Bertsotan etxean ikasi zuten eta bakoitzak bere modura bizi du bertsolaritza. Oinarri beretik abiatutako bi bideak elkartuko dituzte astelehenean, ahal bada bertsotan. Horrez gain, Jon Maiarekin doinuen bide ezkutuetan ibiliko dira eta latinez egingo dute bertsotan Anjel Mari Peñagarikanorekin.

Txapelketa Nagusiko saioetan bertsolariekin egon ohi da Ander Elortegi. Kartzeleroa da bera, eta bere ardura da bertsolariak zaintzea, kartzela-ko egonaldia goxatzea eta joan-etorrietan laguntzea. Berarekin ibiliko da Edurne Azkarate Durangoko saioan eta inoiz telebistan ikusi ez diren uneak erakutsiko dizkigute.

Bestalde, igandean Durango jokatu zen Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketako bertsoaldi onenak ekarriko ditu Andoni Egañak, eta saioa amaitzeko errima izango du aztergai.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos