Borrar
Afixan, lau bertsolari gipuzkoar eta bi lapurtar.

Bertsolari gipuzkoarrak nagusi Hernandorena sariketaren finalean

Euskal Herri osoko 18 bertsolari aritu dira urriaren 27an abiatu zen txapelketan, gipuzkoarrak finalista gehienak: seitik lau

Larunbata, 25 azaroa 2017, 12:59

Comenta

Puntako bertsolariak Donibane Lohizunen igoko dira oholtzara igande honetan, Txapelketa Nagusia azken urratsetan dela. Bezperan, larunbat honetantxe, agian lau urte barru hortxe ibiliko diren bertsolariek Hernandorela bertso sariketaren finala jokatuko dute Baionan.

Iparraldean bertsolaritza sustatzeko lan handia egin zuen Teodoro Hernandorena (1898-1994) bertsozalearen omenez haren izena daraman norgehiagoka 2005ean sortu zen. Aurten Euskal Herri osoko 18 bertsolarik hartu dute parte. Bertsolari gazteak dira, baina ez hasiberriak, beste txapelketa eta lehiaketa batzuetan maila polita emandakoak horietako asko. Hernandorena sariketa urriaren 27an abiatu zen, eta seina bertsolariko hiru kanporaketa izan ditu, Ipar Euskal Herrian jokatu direnak denak. Aurtengo edizioak ekarri duen berritasun nagusia horixe da, alegia, egun bakarreko lehiaketa egin beharrean hiru kanporaketa eta finala jokatzea eta horrela, besteak beste, bertsoa eta bertsolaritza lurralde guztietara hedatzea, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan egin baitira saioak; Donibane Garazin, Atharratzen eta Itsasun. Gaztetxeetan egin dira denak, gazteak arduratu direla antolakuntzaz.

Kanporaketetan egindako lanari esker, sei bertsolari sailkatu dira finalerako: sei gipuzkoar eta bi lapurtar. Honako hauek dira larunbat honetan, 21:00etatik aurrera, Baionako Zizpa gaztetxean.

Finalistak honakoak dira: Maialen Akizu (Urretxu), Maider Arregi (Oñati), Jon Gurrutxaga (Azpeitia), Aratz Igartzabal (Gabiria), Nahia Sasco (Lekuine) eta Aitor Servier (Azkaine).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsolari gipuzkoarrak nagusi Hernandorena sariketaren finalean

Bertsolari gipuzkoarrak nagusi Hernandorena sariketaren finalean