Borrar
Txapelketa Nagusiaren aurkezpeneko argazkia. F. GÓMEZ

Baigorriko Ezker paretan hasiko da partida

Sei bertsolarik egingo dituzte aurreneko urratsak abenduan amaituko den Txapelketa Nagusiaren bide luzean

Larunbata, 23 iraila 2017, 11:20

Comenta

Larunbat honetan abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia. Baigorriko pilotaleku bitxian, Ezker paretan, hasiko da jokoa, bertan egingo baitituzte abendura arte luzatuko den bideko lehen urratsak sei bertsolarik: bost gizonezkok eta emakume bakar batek.

Joana Itzainak aurkeztuta, 17:00etan hasiko da lehen final laurdena (gainerakoak bezala, aurreko Txapelketetan baino 30 minutu lehenago), oholtzara Aimar Karrika, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Ugartetxea, Mikel Artola eta Xabi Maia igoko direlarik.

Final laurdenetako gainerako saioetan bezala, honako lana egin beharko dute bertsolariek: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian eta, amaitzeko, kartzelako lana (banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian).

Non entzun

Bertsoa.eus atariak zuzenean emango du Baigorriko final laurdena. Halaber, saioko bertsoaldirik nabarmenenak igandetik aurrera egongo dira ikusgai Bertsoa plaza digitalean. Bestalde, Hitzetik Hortzera Esaio beteranoa igande honetan itzukiko da ETB1era, ohiko ordutegian; 15:00etatik aurrera alegia. Lehen asteotan Bertsolari Txapelketa Nagusia izango da protagonista nagusi. Saioetako bertsoaldien bilduma entzun eta ikusi ahal izango da igandero Hitzetik Hortzeran; bezperako bertsoak, biharamunean. Hala, lehen saioan, Baigorrin jasotako aleak eskainiko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baigorriko Ezker paretan hasiko da partida

Baigorriko Ezker paretan hasiko da partida