Borrar
Bertsotan hiru aritu ziren -Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika-, baina talde osoaren lana saritu du txapelak.

'Karidadeko Benta' irabazle Herriartekoan

Asteasu eta Zizurkilgo kidez osatutako taldea Amasa-Villabonakoaren aurretik sailkatu zen Azpeitian jokatutako finalean

dv

Domingo, 28 de mayo 2017, 09:30

Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatutako finalean, Asteasu eta Zizurkilgo kidez osatutako 'Karidadeko Benta' taldeak bereganatu du Gipuzkako Herriarteko txapelketa. Bigarren postuan gelditu dira, hortaz, Amasa-Villabonako 'Am..ona!' taldekoak. Esan daiteke aldamenekoen arteko finala izan zela larunbatean jokatutakoa, eskualde berekoak ez ezik elkarren ondokoak baitira sari nagusiak eskuratu dituzten herriak. Bertsozale ugari joan ziren finalistak animatzera eta bertso-festa bertatik bertara bizitzera, 700 inguru, sekulako giroa izan zelarik Azpeitiko pilotalekuan.

Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika aritu ziren 'Karidadeko 'Benta'-ren izenean. Oihana Iguaran, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea, berriz, 'Amona!' taldetik. Bertsolariak ez ezik, aurkezleak, gai jartzaileak eta epaileak ere jarri behar dituzte taldeek txapelketa honetan. Finalean, aurkezle lanak egin zituzten Iñaki Otaegi (Amona) eta Gurutze Oiarzabalek (Erniarraitz 1, Azpeitia). Gai jartzaile lanetan aritu zen Igotz Alkorta (Karidadeko benta). Saioa baloratzen bost epaile aritu ziren: Oihana Aranguren (Erniarraitz 1), Alazne Arrillaga (Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu, Orio), Unai Muniain (Hitza ote hitza, Zarautz), Zigor Leunda (Amona!), Jon Ormazabal (Karidadeko Benta).

Hain zuzen ere, txapelketan parte hartu duten gainerako taldeek ere -guztira, 38 taldek eman zuten izena- presentzia handia izan zuten azken helmugara iritsi diren bi herrien artean jokatu zen saioan. Hala, talde irabazleak txapela jantzi aurretik, Herriartekoan parte hartu duten talde guztietako ordezkariak igo ziren oholtzara oroigarri jasotzeko. Bukatzeko, 'Amona!' taldeak jantzi zion txapela 'Karidadeko Benta' talde irabazleari.

Gipuzkako Bertsozale Elkarteak gogoratu duenez, Herriartekoak «bertsolaritzarekin gozatzeko, jolasteko balio izan du. Gipuzkoako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi izan da. Parte hartzaile guztien txapelketa izan da hau, gozamena izan da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana izan da, eta hemendik aurrera ere asko egongo da egiteko eta gozatzeko». Txapelketa otsailean abiatu zen, 38 talde eta 280 pertsonaren parte-hartzailerekin.

.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Karidadeko Benta' irabazle Herriartekoan

'Karidadeko Benta' irabazle Herriartekoan