Diario Vasco

Julio Sotorentzat, laugarren aldiz, Nafarroako txapela

fotogalería

Luzia Goñik jantzi zion txapela Julio Sotori atzo Iruñean. / JOSÉ ANTONIO GOÑI

  • Eneko Lazkozi hartu zion gaina buruz burukoan 29 urteko gorritiarrak

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Badirudi azken urteetan Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelak Julio Sotoren (Gorriti, 1987) izena duela brodatuta, laugarrenez joan baitzen atzo Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatutako finalean harengana, buruz burukoan Etxarri Aranazen jaiotako Eneko Lazkozekin norgehiagoka estua jokatu ostean.

Sailkapena, azkenean, honela gelditu zen: Julio Soto (925,5 puntu); Eneko Lazkoz (906,5); Ander Fuentes 'Itturi' (543,5); Aimar Karrika (499); Xabier Maia 498); Xabier Terreros (494,5); Eneko Fernandez (493,5) eta Julen Zelaieta (474,5). Sari nagusia Sotok jaso badu ere, aurreneko bostak izan dira sarituak, udazkenean abiatuko den Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko aukera izango baitute.

Txapela azken lan puntuagarrian erabaki zela esan daiteke, kartzelakoan. 'Urduri zaude, badator', esan zieten, une horretara elkarrengandik oso hurbil ibilitako bi bertsolariei, hiruna bertso osa zitzaten. Lazkoz izan zen aurrena, eta jaio-tza baten inguruko istorioa sortu zuen. Bakarkako lanetan bereziki trebea den eta entzuleekin konektatzeko gaitasun aparta duen Julio Sotori, berriz, tren bat zetorkion, bere burua haren azpira botatzeko asmoa zuela. Saio hunkigarrian, 2015eko finalerako aste gutxi falta zirela hil zen Alberto, 23 urteko anaiaren falta ekarri zuen gogora. Orduko final hartan, anaiari eskaini zion txapela. Atzokoan, hark utzitako hutsuneari buruz barru-barrutik kantatutako bertsoek eman zioten, neurri handi batean, laugarren txapela, nahiz eta lehen urratsetatik zen nabarmentzen hasia erregularrenetakoa izan zen Soto.

Finalean ez zen emakumerik aritu bertsotan, baina emakume bertsolari bat oso txalotua izan zen: Julio Sotori txapela jantzi zion 89 urteko Luzia Goñi, emakumeek plazarako aukerarik ez zuten garaietan bertsotan aritutakoa.

Ehunka bertso idatzien egile da Goñi, eta urteetan sustatu du bertsolaritza. Bere garaiko emakume askok bezala, ordea, ezin izan du plaza publikoan jardun. Haren bitartez, beraz, lan isilean aritutako emakume guztien lana aitortu nahi izan du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Txapeldunak, gainera, Iruñean amaitzear den Korrika-ren kilometro batean lekukoa eramateko ohorea izango du; Nafarroako Korrika-ko arduradun Asier Biurrunek jantzi dio petoa Julio Sotori. Gainera, zortzi finalistek Aritz Irigoien marrazkilariak egindako artelanak jaso dituzte, Nafarroako Bertso Eskoletako ordezkarien eskutik.

Huts handirik ez

Finalera heldu ziren zortzi bertsolariak Alaitz Rekondoren esanetara aritu ziren hiru orduz, emandako lanak ahalik eta ondoen egiten. Azken erronda Sotok eta Lazkozek jokatuko zutela argitu aurretik, hautagai dezente zeuzkan buruz burukoak, alde handi-handirik ez baitzen izan finalisten lanen artean.

Batek ere ez zuen egin hutsik gabeko bidea eta, era berean, inork ez zuen egin saioa zapuzteko moduko huts handirik. Akats txikiak bai, baina oro har maila politean joan zen saioaren lehen zatia, orekari eutsiz.

Julio Soto pixka bat gainetik ibili zela esan daiteke -entzuleek asko estimatu zuten bakarkako azken ariketa, bere bertsolari gisako garapenari eskainia-, eta luze gabe aurkeztu zuen laugarren txapelerako hautagaitza. Txapela janztea zer den bazekien beste finalistak, gaurkoarekin 11 final jokatu dituen Julen Zelaietak, jarri zion umore apurra bestela seriotik gehiago izan zuen saioari. Harridura sortu zuen, bestalde, final batera lehen aldiz heldu den Xabi Maia baztandarrak oholtzan erakutsi zuen lasaitasunak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate