Diario Vasco

Zortzi bertsolari txapel bakarraren bila

Finalistak, aste honetan, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.
Finalistak, aste honetan, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko da 17:00etatik aurrera. Buruz burukoa, 21:30ak aldera, zuzenean emango du ETB1ek

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Igandean 20. Korrikaren amaierak biribilduko duen euskararen festa Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalaren eskutik hasiko da larunbat honetan Iruñean, bertako Anaitasuna kiroldegian joko baitu helmuga otsailean 18an Tafallan abiatu zen bideak. Luze samar joko duen finala amaituta jakingo da norena izango den hurrengo bi urteetan Nafarroako Txapela, eta zein bost bertsolari nafar sailkatuko diren udazkenean hastekoa den Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako.

Saioa 17:00etan hasiko da, buruz burukoa 21:30ak alderako espero delarik. Bertaratzerik ez duten zaleentzat, saio osoa zuzenean emango dute eitb.eus-en, eta ETB1en, berriz, buruz burukoa izango da ikusgai.

Zortzi astetan, zortzi plazatan (Tafalla, Auritz, Lakuntza, Irurita, Uharte, Bera, Antsoain eta Agoitz) gelditu da finalera zortzi bertsolari eraman dituen bidaia. Hasi zuten 35en artean –inoizko parte-hartze handiena izan du txapelketak, eta entzuleak ere asko bildu ditu, 1.500 bat– baziren emakumeak, baina ez da bakar bat heldu Iruñeko kiroldegi enblematikoan jokatuko den azken saiora. Hurbilen gelditu dena Saioa Alkaiza iruindarra izan da, puntuazioaren arabera sailkatzen azkena izan zen Julen Zelaietarengandik bi postu –hamargarren gelditu zen Alkaiza- eta 7.5 puntura.

1979 urtean hasi zen aro berrian, urtero egiten zen Txapelketa, harik eta 2011an bi urtez behin antolatzea erabaki zuten arte, Bardoak taldekako ekimenarekin txandakatuz. Maiztasun horrekin, beraz, aurtengo hau da laugarrena. Tokia kenduta, 2015ean Elizondon egin zen finalaren oso antzekoa izango da gaurko norgehiagoka. Final hartatik, hain zuzen, finalista bakar bat faltako da 2017koan, Oskar Estanga. Gainerako zazpiak itzuli dira txapelarekin duten zitara, eta berri bat gehitu zaie: Xabi Maia.

Finaletako tentsio bereziari aurre egiten eskarmentu handia duten bertsolariekin partekatuko du oholtza Maiak. Izan ere, hamargarren parte hartzea izango du Julen Zelaietak, zortzigarrena Julio Sotok, bosgarrena Xabier Terrerosek eta Eneko Lazkozek, eta hirugarrena Ander Fuentes ‘Itturrik’, Eneko Fernandezek eta Aimar Karrikak.

Luzia Goñik jantziko dio txapela

Finalista ohiak ez ezik, txapeldun izandakoak ere izango dira Anaitasunan: txapela hirutan jantzi duen Julio Soto eta behin irabazitakoa den Julen Zelaieta. Protagonista nagusiak haiek izango badira ere, beste askoren lana ezinbestekoa da finala aurrera eramateko, azken geltoki horretara iristeko Nafarroako bertsolaze ugarirena behar-beharrezkoa izan den bezalaxe.

Hala, gai-jartzaile eta aurkezle Alaitz Rekondo eta Fernando Anbustegi izango dira, eta epaile, berriz, Nerea Bruño, Arkaitz Goikoetxea, Izaro Mitxelena, Saioa Mitxelena, Jon Abril eta Mikel Beaumont.

Irabazleari txapela jartzeko orduan, transmisioa izan nahi du bereziki gogoan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Zalantzarik gabe, emozio handiko momentua izango da txapela jartzekoa, ardura hori orain 89 urte, 1928an, Aizarotzen jaiotako Luzia Goñi Oliasek izango baitu. NBEk honakoa dio Luzia Goñiri buruz: «Ogibidez sukaldaria, bizi osoan zehar mantendu du bertsogintzarako afizio eta sorkuntza. Ehunka bertso idatzien egile da, eta atzoko eta gaurko askotariko gai eta gertakarien kronika ederrak dira haren lanak. Bere garaiko emakume gehien-gehienen antzera, ordea, plaza publikoan jarduteko aukerarik ez du izan. Luzia Goñiri egindako omenaldi txiki honek, beraz, hamarkadetan zehar bertsogintzaren alde lan isilean aritu diren emakume guztientzako aitortza ere izan nahi du».

Horrez gain, transmisio arloan egiten duten lana saritu eta ikusarazi nahian, Nafarroako gaztetxoen eta helduen bertso eskoletako kideak izango dira txapela ez den gainerako sariak emango dituztenak.

Zortzi finalistak

Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, 1987). Gorritian jaioa izan arren, Iruñean egin du bizitza, eta bertsolari ere bertako Bertso Eskolan egin zen. Gazte-gazterik hasi zen nabarmentzen Nekazal Ingeniaritza eta Euskal Filologia ikasi dituen Soto. Eskolarteko Txapeldun izan zen 2003, 2004 eta 2005ean. 2006an Nafarroako Bertsolari Txapelketan finalean sartzea lortu zuen lehenengoz, 2008an hirugarren postua lortu eta 2009an txapeldunordea izan zen. 2010, 2011 eta 2015eko txapelduna da, 2013an, Xabier Silveirak zazpigarren txapela jantzi zuen hartan, txapeldunorde izan zelarik. 2009ko eta 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan finalaurrekoetan aritu zen.

Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri Aranatz, 1983), 14 urterekin Etxarriko bertso eskolan hasia. Gaur egun Lekunberriko eta Etxarriko helduen bertso eskolako kide. 2004an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Txapelketan. 2010tik, finalista izan da txapelketa guztietan.

Eneko Fernandez Maritxalar (Lesaka, 1977). Finaleko bertsolari beteranoena maixoa da ogibidez, eta 2005 urteaz geroztik Baztan eta Xaretako Herri Eskoletan dihardu lanean. Bertsotan, ordea, ez daramatza horrenbeste urte, nahiz eta betidanik izan bertsozalea. 2011an hasi zen hain zuzen Baztango Helduen Bertso Eskolan. Gaur egun, Bortzirietako Bertso Eskolan aritzen da. 2012an ‘Bardoak’ taldekako ekimenean parte hartu zuen, ‘Rimak Exkaxko’ taldean, Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxearekin batera, garaile suertatuz. Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehen aldiz parte hartu zuen 2013. urtean, finalera iritsi eta 4. postua eskuratuz. Ondorioz, 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen

Xabier Maia Etxeberria (Elizondo, 1981). Baztango Bertso Eskolako kidea da 2009an sortu zenez geroztik. 2014an Bardoak Nafarroako taldekako ekimeneko irabazle izan zen 'Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera' taldearekin batera. 2015ean hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Historian Lizentziatua da.

Aimar Karrika (Auritz, 1988). Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nafarroako 'Bertsolarien Lagunak' bertso elkartearentzat dihardu lanean irakasle gisara. Xalto eta Izeta sariketetan txapeldun izana da eta 18 urte dauzkanetik Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen du. 2013an eta 2015ean finalera heldu zen.

Ander Fuentes Mujika, 'Itturri' (Zubieta, 1979). Ingeles irakaslea da ogibidez. Bertsolaritzan 2006an hasi zen, eta aurreneko finala 2009koa izan zuen. Aurtengo hirugarrena du.

Xabier Terreros Gartzia, 'Terre' (Lesaka, 1981). Bortzirietako bertso eskolan trebatu zen bertsolari bezala. Urte batzuk bertso mundutik aparte ibili ondoren, Iruñeko bertso eskolan lehenbizi eta Lekunberrikoan ondotik hasi zen berriro ere bertsotan. 2000. urtean parte hartu zuen aurrenekoz Nafarroako Bertsolari Txapelketan; 2015ean txapeldunorde izan zen.

Julen Zelaieta Iriarte (Bera, 1980). 13 urterekin hasi zen Bortzirietako bertso eskolara joaten, eta urten hartan, 1993an hartu zuen lehen aldiz parte Eskolarteko Txapelketan. Nafarroako eta Euskal Herriko Txapelketetan hartu izan du parte. Hamaika Bertute ekimeneko kide da eta 2008. urtetik Xorroxin irratiko esatari. Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldun izan zen 2008an.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate