Borrar
Colina txapelduna, Panpili Trekurekin.

Sustrai Colinak jantzi du berriro txapela

1.600 bat lagun bildu ziren larunbatean Baionako Laugan, Xilabako finala jarraitzeko

diariovasco.com

Sábado, 12 de noviembre 2016, 22:03

Duela bi urte egin bezala, Sustrai Colinak jantzi du Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari Txapelketako txapela, buruz burukoan Amets Arzallusekin aritu ondoren. Segidan geratu dira sailkapenean Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Xumai Murua.

Panpili Trekuk eman zion makila eta jantzi zion txapela Colinari, hain zuzen, aurtengo Xilabak omendu duen Mattin Ahetzeko bertsulariaren semeak. Aurtengo urriaren 11n bete da bertsulariaren jaiotzaren mendeurrena. Sari ematen aritu ziren Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Bertsularien Lagunak Elkartearen izenean Beñat Soule, Bernat Etxepare lizeoko Irati Alcantarilla bertsu eskolen izenean, Otelore elkarteko Arantxa Irigoien Xilaban bidelagun izan diren elkarte guztien izenean eta Mixel Xalbador bertsularia. Kantaera politenari, doinutegi aberatsenari eta edukia eta doinua hobekien lotu dituenari ere eman zaio saria, Bertsularien Lagunak Elkarteko zuzendaritzakide izan zen Aitor Renteriaren omenez; Odei Barrosorentzat izan da saria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sustrai Colinak jantzi du berriro txapela

Sustrai Colinak jantzi du berriro txapela