Borrar
Joanes Illaregi, txapela jantzita kantuan.

Bigarren urtez, Joanes Illaregi leitzarra garaile

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren irabazleak bigarren sailkatu den Xabat anaiarekin batera ordezkatuko du lurraldea Euskal Herrikoan

dv

Lunes, 18 de abril 2016, 14:11

Altsasuko Itsasi euskaltegian jokatutako 14-18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 30.edizioan, Joanes Illarregi izan da bigarrenez txapelduna.

Guztira zortzi bertsolari gaztek hartu zuten parte lehenengo fase ireki batean. Gai orokorrarekin, lau oinekin eta hitza emanda bertsoak osatu ostean, Xabat Illarregi (Leitza), Joanes Illarregi (Leitza), Idoia Granizo (Altsasu) eta Ekain Alegre (Altsasu) aritu ziren bigarren fasean. Azkenean Joanesek jantzi zuen Nafarroako bertsolari gazteen txapela eta Xabat Illarregi berriz, bigarren sailkatua izan zen.

Illaregi anaiek ordezkatuko dute beraz Nafarroa, datorren ekainaren 4an Ereñozun jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

Lehia formatuko ekimen honekin batera, Eskolartekoa, ikasturtean zehar egiten diren bestelako ekimenen bilduma da: bertso-merenduak, Bertso Eskolen Eguna, topaketak, Negulekuak, Udalekuak, sariketak, bertsopaper lehiaketa «Ikasleek bertso-eskoletan landutakoa jendaurrean erakutsi ahal izateko, beraien artean harremanak sendotzeko, hurbilekoak bertsozaletzeko, ahozkotasuna eta euskara klasetik kanpo lantzeko parada ematen duten egitasmoak dira finean Eskolartekoa osatzen dutenak», azpimarratu du ohar baten bidez Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bigarren urtez, Joanes Illaregi leitzarra garaile

Bigarren urtez, Joanes Illaregi leitzarra garaile