Borrar
Bilboko saioko argazkia.

Abiatu da Europa bat-batean

Bilbon egin zuen aurreneko saioa larunbatean, Hernanira helduko da gaur eta etzi du hurrengo hitzordua, Donostian

dv

Domingo, 17 de abril 2016, 11:26

Larunbatean Bilboko Azkuna Zentroan abiatuzen, Loraldia jaialdiaren baitan, Mintzola Ahozko Laborategiak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak partekatzen duten 'Europa bat-batean' egitasmoaren udaberriko bira, uztailean, UPV/EHUrekin lankidetzan, burutuko den ekitaldi nagusiaren atarikoa. Igandea honetan, arratsaldeko 19:00etan, Hernaniko Biteri kultur etxean izango dira inprobisatzaileak, eta hurrengo hitzordua Donostian dute, asteartean, 19:00etan, EHUren Ignacio María Barrioa zentroan.

Azkuna Zentroko auditoriumeko oholtza kultur aniztasunaren lekuko izan zen. Bertan ziren Euskal Herriko bertsolariak, Igor Elortza eta Ane Labaka; Sardiniako cantadoriak, Simone Monni eta Paola Dentoni, ahots laguntzaileekin batera, Stefano Cara eta Michele Deiana; Kurdistan ordezkatuz Zinar Ala dengbêja; eta Herrialde Katalanetako corrandistak, Christian Simelio eta Anais Falco, Gerard Diez musikariarekin batera. Saioa Maite Berriozabalek gidatu du eta elkartrukeen ulermenerako zein ikusentzuleek saioa jarraitzeko, itzulpen lanak egin dituzte Sardiniako Renato Capocchiak eta Euskal Herriko Maddalen Arzallusek eta Irati Majuelok.

Agurraren ondotik, bakoitzak bere jardunaren erakustaldia egin du. Aurrez ezagutzen genuen bertsolaritzaren jardunari, sardiniarren musikaltasun berezia, dengbêjaren exotismoa eta corrandisten alaitasuna gehitu zaizkie gaur, aparteko emanaldia osatuz. Gerora, osagai horiek nahasteko aukera ere izan da, bertsolariak cantadoriekin eta corrandistekin ere aritu baitira, Maite Berriozabalek emandako gaiekin.

Biteri kultur etxean izango da hitzordua, 19:00etan. Parte hartzaileen artean ia gaurko ordezkari guztiek errepikatuko dute; bertsotan, Arrate Illarok eta Maialen Lujanbiok hartuko dute erreleboa. Hernaniko Udalak antolatu du saioa, egitasmo osoa daramaten Mintzola Ahozko Lantegiarekin eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abiatu da Europa bat-batean

Abiatu da Europa bat-batean