Borrar
Finalera heldu diren talde denak, batera oholtzan.

Leitzarrentzat Bardoen azken saria

Nafarroako bertsozaleek hirugarren urtez antolatu duten taldekako ekimena festa giroan amaitu zen Etxarri-Aranatzen

dv

Domingo, 20 de marzo 2016, 09:58

Jai giroan amaitu zen larunbat arratsaldean Etxarri-Aranatzen urtarrilean abiatutako Bardoak Nafarroako taldekako txapelketa, lehiaren gainetik bertsolaritzaren hedapena eta gozamena jartzen dituen ekimena. Hala ere, abiatu ziren 16 taldeetatik hiru baino ez ziren iritsi finalera -Iruñeko Obario Maldikoak, Leitzako Atekaberts eta Berako Larungo Antenak- eta azkenean leitzarrek eraman zuten Bardien azken saioa, 270 entzuleren aurrean jardun ondoren. Nafarroako Bertsozale Elkarteak nabarmendu duenez, dena den, «taldekako lana izan da garaikie Bardoen finalean».

Bardoen finalera ailegatu diren hiru taldeetako hamar bertsolari igo ziren Etxarriko oholtzara eta taldekideen artean banatu zituzten egin beharreko lanak. Kantatu ezezik, aurkezle lanak ere taldeko kideek egin behar izan zituzten. Musika faltan ere ez ziren izan.

Ohiko txapelketa ez denez, Bardoetan parte hartu duten beste taldeetako kideek eta entzuleek egin zituzten epaile lanak. Haien erabakiz, Leitzako Atekaberts izan da Bardoetako hirugarren edizioa irabazi duen taldea.

Urtarrilaren 22an abiatu zen Bardoen aurtengo edizioa eta osotara 23 saio jokatu dituzte Nafarroan barna. 121 parte-hartzaile izan dira 16 taldetan banatuta, horietatik 71 bertsolari zirela. Hirugarren edizio honetan bardoak eremu berrietara zabaldu dira eta lehen aldiz Lizarran, Altsasun eta Aurizberrin taldeak atera dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Leitzarrentzat Bardoen azken saria

Leitzarrentzat Bardoen azken saria