Borrar

'Xamoa' nagusi Azpeitiko saioan, eta Beñat Lizaso Lasarte-Oriakoan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak Elgoibarren izango du segida datorren larunbatean

dv

Domingo, 27 de septiembre 2015, 20:56

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren eta final zortzirenak jokatu dira asteburu honetan. Larunbatean, Azpeitian, Arkaitz Oiartzabal Xamoa-k irabazi zuen saioa, eta hurrengo faserako txartela lortu. Igandean, berriz, Beñat Lizaso nagusitu da, eta honek ere final laurdenetan aritzeko aukera izango du.

Gogoratu behar da hilaren 20an abiatu zela lehenengo fase hau, Beasaingo Usurbe antzokian, eta orduko hartan Jon Maia gailendu zela.

Larunbateko saioari dagokionez

Larunbatean, Nerea Elustondok eta Nahikari Gabilondok egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Hauek ere izan lezakete aurrera egiteko aukerarik, beraz, kontuan hartuta gainera Lasarte-Oriako saioan puntuazioak baxuagoak izan zirela. 340 bertsozale elkartu ziren Soreasu antzokian.

Igandean, berriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean 290 zale bildu ziren, eta Beñat Lizasoren atzetik, Maider Arregik eta Mikel Artolak egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Hurrengo larunbatean izango du segida Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Elgoibarko Herri Antzokian izango da saioa eta bertan Manu Goiogana, Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu, Iban Urdangarin eta Manex Mujika ariko dira kantuan. Arrratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa. Ohi bezala, sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Xamoa' nagusi Azpeitiko saioan, eta Beñat Lizaso Lasarte-Oriakoan