Borrar
Estitxu Arozena, Jon Sarasua, Joseba Tapia eta Beñat Gaztelumendi.

«Euskararen exotismoa nahi dute, ez mezua»

Transmisioaz aritu dira Jon Sarasua, Joseba Tapia eta Estitxu Arozena Bertsoa Unibertsitatean ikastaroaren azkenaurreko egunean

dv

Jueves, 9 de julio 2015, 11:12

Bidea bukatzear du UPV/EHUren baitan egiten ari den Euskara Unibertsitatean eskolak, 'Bertsolaritzaren bidegurutzeak' ikastaroaren azken saioekin. Beñat Gaztelumendik zuzendu duen ikastaro honetan transmisioaren inguruko gogoetari eman diote eguna, Jon Sarasua, Joseba Tapia eta Estitxu Eizagirre izan direla hizlari eta. Ostiralean, aurrera begira amaitzeko, bertsolaritzaren ikerketa esparru berriak jarriko dituzte mahai gainean. Besteak beste, BCBL Basque Center on Cognition, Brain and Language ikerketa zentroko Kepa Paz-Alonsok azalduko du zertan den une honetan bertsolarien garunari buruz egiten ari diren ikerketa.

'Hiztunpolisa' liburuko adierazpen sortarekin biribildu du Jon Sarasua bertsolariak eta euskal kulturgintzan adituak 'Mintzo kantatuaren plazera' hitzaldia. Transmisiorako, publiko batentzat ari diren kulturgile profesionalak eta komunitate batentzat ari diren kulturgile amateurrak, biak beharko direla adierazi du Sarasuak. «Transmisio lan lodia egin da gurekin» azaldu du, etahorretarako bideak aipatu ditu: «Etxean asko, eskola arautuan, ez arautuan eta gizarte jardunean ere bai».

Joseba Tapia musikariak hartu du hitza gero. Tradizioaren ezagutzan egiten den bidearekin eman dio hasiera hitzaldiari: «Gaztetan influentzia berriak ezagutzeko ez dugu erreparorik, baina gerora konturatzen gara aspaldiko kantuetan egon daitekeela zerbait...» eta hizkuntzarekiko ere kontzientzia hartzen dela. Kantuaren izaera kritikoa ere aldarrikatu du, bere ibilbidean gertatutako pasarteak berreskuratuz eta igorritako mezuengatik jasandako haserrealdiak kontatuz; hori guztia soinua eta gitarra lagun zituela. Kanpoan izandako pasarteak  laburbilduko lituzkeen mezua bota du amaitze aldera: «Musika nahi dute, baina ez kantua. Euskararen exotismoa nahi dute, ez mezua».

Bertso-eskolaren bestelako eredua

Etenaldiaren ostean, Estitxu Eizagirre 'Argia'-ko zuzendari eta bertsolariaren txanda izan da. Bertso-eskolaren bestelako eredu bat proposatu du Eizagirrek: «Bertsolaritzarekin lotu izan den iruditegia plazakoa da, eta bertsolaritza hori baino anitzagoa da». Denetariko publikoa batzen duen plazak bertsokera bat eskatzen duela azaldu Eizagirrek, eta ea hori ez ote den publiko zailena; gainera, hori lantzen ari den bitartean, txapelketako bertsokera eredu hartuta, gertuko publikoarekin eta eguneroko errealitatean bizitzen duena galtzen ari dela azaldu du. «Aisialdirako, narrazioetarako eta terapiarako funtzioa ere izan dezake bertsoak; bertsoa egiteko modu ezberdinak daude» eta honenbestez begirada zabaltze aldera egin du Eizagirrek. Emakumeen paperari ere egin dio erreferentzia: «Lau emakumeen artean egindako bertso sorta topatu zen Asteasun. Pernando Amezketarraren garaikoak dira eta larru jotze baten ingurukoak dira. Hor ikusten da emakumeak betidanik egin duela bertsotan. Transmisio naturala ez da hilotz egon eta hori da eten behar ez dena» gehitu du.

Mahai inguruan aritu dira gero hiru hizlariak, Beñat Gaztelumendi bertsolari eta Mintzolako ikerkuntza arduradunak gidatutako saioan, euren hitzaldietan botatako sokamuturrei tira eginda euren arteko eta ikusleekin elkarrizketa eraginez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Euskararen exotismoa nahi dute, ez mezua»

«Euskararen exotismoa nahi dute, ez mezua»