Borrar
Eñaut Gantxegi EHAZEko kide eta antzezleak performance bat eskaini zuen aurkezpenean.

Uztailean egingo dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak

Emozioak eta umorea izango ditu aurten gai nagusi Mintzola Fundazioak seigarren aldiz antolatu duen ekimenak

dv

Jueves, 4 de junio 2015, 08:33

Umorea omen da bertsozaleek bertsolariengan gehien estimatzen duten ezaugarria eta antzerkian, kantuan zein ipuin kontakizuneran ere ezinbesteko osagaia da. Baina poza bakarrik ez, haserrea, tristura eta beldurra ere presente daude ahozko sorkuntzan. Hori horrela, emozioak eta umorea izango dituzte gai nagusi aurtengo Ahoa Bete Hots jardunaldiek.

Seigarren aldiz antolatu ditu Mintzola Fundazioak Ahoa Bete Hots jardunaldiak, eta horiek aurkezteko lanetan aritu ziren asteazken goizean Amasa-Villabonako Subijana etxean Nora Urbizu, Amasa-Villabonako Euskara eta Kultura zinegotzia eta Mintzola Fundazioko patronatu kidea; Beñat Gaztelumendi, Mintzola Fundazioko Ikerkuntza arduraduna; eta Eñaut Gantxegi EHAZEko kidea.

2010. urtean burutu ziren lehen aldiz jardunaldi hauek: "Ahozko kultur sorkuntzan ari diren diziplina ezberdinetako aritu eta adituak gonbidatu ohi ditugu partekatzen dituzten gai eta kezkez aritzeko", azaldu zuen Urbizuk. Honenbestez, urtez urte jardunaldiotan jorratu diren gaiak denetarikoak izan dira eta aurten ere ahozko generoarekin gozatzen duen edoizenentzat zabalik dira ateak.

Uztailaren 1etik 3ra bitarte izango dira jardunaldiak Gaztelumendik azaldu duen moduan eta egitaraua eta izena emateko informazioa jada ikusgai da Mintzolaren webgunean. Ekainaren 4an ekingo zaio izen-emateari eta 22ra arte egongo da zabalik.

Aurkezpena biribiltzeko Eñaut Gantxegi EHAZEko kide eta antzezleak performance bat eskaini zuen, emozioen aniztasuna erakutsiz.

Informazio guztia, www.mintzola.eus webgunean ikusgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uztailean egingo dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak

Uztailean egingo dira Ahoa Bete Hots jardunaldiak