Borrar
Foru Aldundiko ordezkariak eta Bilgune Feministakoak, erakusketaren aurkezpenean.

Mugimendu feministaren jardueren kronika

Feminismoaren ekarpena bildu du gaur Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan zabalduko den 'Gorputz grafiak' erakusketak. Bertan jarraituko du ikusgai ekainaren 13a arte

dv

Miércoles, 29 de abril 2015, 09:53

Euskal Herriko mugimendu feministak azken 40 urteotan aurrera eramandako jardueren kronika da 'Gorputz grafiak' erakusketaren ardatza. Gaur zabalduko da Ganbara aretoan, Koldo Mitxelena kulturunean, Donostian, eta bertan jarraituko du ikusgai ekainaren 13a arte. Erakusketarekin batera, 'Gure genealogia feministak' izeneko liburua plazaratuko da. Bilgune Feministak zortzi urtean garatu duen ikerketako, bilketako eta azterketako proiektu baten parte dira erakusketa eta liburua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatu duen proiektu horren helburua da mugimendu feministak Euskal Herrian eraman duen ibilbidea berreskuratzea eta aitortzea.

Garazi López de Etxezarreta eta Laura Gómez Foru Aldundiko Kulturako eta Berdintasuneko zuzendariek, hurrenez hurren, prentsaurreko bat eman zuten atzo erakusketa aurkezteko Miren Aranguren, Edurne Epelde eta Iratxe Retolaza Bilgune Feministako aktibistekin batera. Gaur, 19:00etan, inauguratuko den erakusketa hainbat material grafikok eta beste pieza batzuek osatzen dute, eta ikuskera bat jasotzen dute borroka feministak 60ko hamarralditik bizi izan dituen antolaketa ereduei, jardunaldiei, eztabaidei eta aldarrikapenei buruz, oinarritzat hartuta kaleko mobilizazioak eta gorputzaren adierazpenak. Material horiek, ondoren, herritarren eskura jarriko dira.

Erakusketarekin batera, 'Gure genealogia feministak' izeneko liburua aurkeztuko da, baita dokumental bat ere. Gainera, jarduera egitarau zabal bat eskainiko da, honelako edukiak izango dituena: bisita gidatuak maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean, eta ekainaren 6an, tailerrak, eta mahai-inguruak. Aztergai izango dituzte mugimenduaren ekintza kolektiboaren agendak ardatz izan dituen askotariko gaiak: subjektu feminista, lan sexuala, emakumeek beren gorputzen gainean erabakitzeko duten eskubidea, eta genealogia feministaren parte diren aztarnen bilaketa.

Garbi ikusten genuen beharrezkoa zela proiektu hau, historian zehar inoiz ere ez direlako islatu mugimendu feministaren ekarpenak. Euskal Herrian, hori egiteko unea iritsiko da, dudarik gabe, eta erakusketa honek balioko du feministei aitortzeko erreferenteak direla justizia sozialaren eraikuntzan, adierazi du Bilgune Feministako aktibistak.

Proiektuaren %40 finantzatu dute Foru Aldundiko Berdintasun eta Kultura zuzendaritzek: lehenengoak ikerketari lagundu dio, eta, bigarrenak, berriz, erakusketa eta jarduera egitaraua babesten ditu. Gómezen hitzetan, mugimenduaren lidergoa erreskatatu nahi genuen, emakumeen hiritartasun eskubideen konkista eta sortutako aldaketa sozialak, eta, horrela, erakutsi emantzipazio borroka hauek ez direla beti linealak eta positiboak izan. Bestalde, aktibismotik egindako proiektua den neurrian, beraiek planteatu bezala egin nahi izan dugu: feministetatik eta funts eta forma injerentziarik gabe.

Bestalde, Kultura zuzendariak nabarmendu du errealitatea ikusarazi, aldatu eta kultura berri bat eraikitzen lagundu duen gizarte mugimendu baten kronika ere txertatzen duen Euskal Herriko historia berridaztearen garrantzia. Eta, gainera, hori guztia gipuzkoarren esku jartzea, Mugimendu Feministaren foru Artxiboa sortuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mugimendu feministaren jardueren kronika

Mugimendu feministaren jardueren kronika