Borrar

'Jolastu nahi?' da Bertso Eguneko goiburua

Hamabi lagunek egingo dute bertsotan Kursaaleko festa handian larunbat honetan

El Diario Vasco

Martes, 27 de enero 2015, 14:53

'Jolastu nahi?'. Hauxe da larunbat honetako Donostiako Bertso Egunaren izenburua, goiburua. Antolatzaileek ez dute askoz gehiago zehaztu, baina argi gelditu da bertsolariei jolasteko proposamena egingo zaiela. Hala ere, «ez espero bestelako espektakulurik, bertso saio bat izango da», adierazi dute Bertsozale Elkarteko antolatzaileek.

Ohitura den bezala, hiru parte izango ditu festak. Eguerditik aurrera, bederatzi bertsolari hauek ariko dira kalez kale, lehenbizi Bretxako merkatu ondoan, gero Konstituzio Enparantzan eta Ikatz Kalean:_Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Eneko Fernandez, Arrate Illaro, Xabi Igoa, Nahikari Gabilondo, Ander Elortegi, Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus.

Arratsaldeko 6etan hasiko da saio nagusia, Kursaalen. Hamabi lagun hauek jardungo dira:_Unai Iturriaga, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Amets Arzallus. Eta gero, Manteo Kiroldegian, bertso-afaria egingo da.

Gelditzen dira oraindik ere sarrerak Kursaalerako nahiz afarirako. www.bertsosarrerak.eus helbidean eskura daitezke, eta sarrerarik gelditzen bada, larunbatean arratsaldeko 4retan zabalduko da Kursaaleko txarteldegia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Jolastu nahi?' da Bertso Eguneko goiburua

'Jolastu nahi?' da Bertso Eguneko goiburua