Borrar

Xilaba txapelketaren finala badator

Bihar arratsaldean jokatuko da Baionan

dv

Viernes, 14 de noviembre 2014, 13:58

Xilaba txapelketaeren finala jokatuko da bihar Baionako Lauga salan, arratsaldeko 5etan hasita. Sei bertsolari lehiatuko dira laugarren edizio honetako txapela jazteko: Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua.

Euskal Telebistako Hitzetik hortzera-k bihar bertan eskainiko du saio osoa, 22:30etik aurrera. Eta igandean, telesaioaren ohiko ordutegian, 15:00etan, finaleko onena erakutsiko da, eta baita txapeldunaren hitzak ere.

Xilaba Xiberu, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari txapelketa urriaren 4an hasi zen. Denetan 18 bertsolarik parte hartu dute Muskildin, Senperen, Aiherran, Larresoron eta Aiziritzen iragan diren kanporaketa eta finalerdietan.

Aipatzekoa da aurten Txomin Ezpondak janztiko diola txapeldunari txapela. Bestalde, Txato saria emango zaio kantaera ederrena duen bertsulariari, Aitor Renteria Txato zenaren omenez. Sari honetarako, Mixel Aire Xalbador II.a, Pantxika Solorzano eta Jojo Bordagaray arituko dira epaile lanetan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xilaba txapelketaren finala badator

Xilaba txapelketaren finala badator