Bertsolaritzari buruzko doktorego-tesia egiteko laguntza-deialdia egin dute
Mintzola Fundazioak eta Mikel Laboa Katedrak jarri dute martxan ikerketa-kontratua
FELIX IBARGUTXI
Jueves, 12 de junio 2014, 16:54
Mintzola Fundazioa eta Mikel Laboa Katedra bat etorri dira bertsolaritzari buruzko doktorego-tesi baten deialdia egiteko. Doktoregaiak aukeratuko du zein ikuspegitatik aztertuko duen bertsolaritza, baina epaimahaiak kontuan izango ditu Mintzolak bere Bertsolaritza Ikerketa Plan Estrategikoan lehenetsitako lerroak. Eskariak irailaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Urte bateko ikerketa-kontratua izango da, baina beste hiru urtez luza daitekeena, antolatzaileen egoera ekonomikoaren arabera. Iaz sinatu zen aurreneko kontratua, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropolgia saileko Miren Artetxerekin. Hau da haren ilerketaren izenburua: "Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak".